Urriak 31, astelehena. Arratsaldeko 18:00ak.
Iruñerriko hiru lagun Errotxapean elkartu eta kotxean sartu gara.
GoogleMapsek dio ordu t'erdiko bidaia dugula Luhusora.
Zertara goazen Lapurdiko 600 biztanleko herri txiki batera?
Antzezlan baten estreinaldia ikustera.
Eta ez gara bakarrak.
Euskal Herri osotik hurbildutako 350 ikuslek lepo bete dugu Luhusoko Harri-Xuri Kulturgela,
zertarako eta “Francoren Bilobari Gutuna” antzezlana ikusteko.
Arratsadeko 20:30ak dira.
Duela hamahiru minutu sartu gara aretora eta
besaulkietan eseri garen unetik
antzezleak guri begira ditugu, adi-adi.
Hamahiru minutu hauetan ikusle eta antzezleen arteko begiraden tentsioak gora egin du.
Eta beste hogei minutuz luzatuko da,
aktoreetako bat altxatu eta “hasiko naiz” esan duen arte.
Une horretatik aurrera ikusi eta entzun ditugunak ez nituzke azaldu nahi.
Spoilerrik ez, mesedez.
Sinopsian irakur daitekeenez,
“etorkizun bidegarririk ez duen ospitalea” ekarri digute
Le Petit Theatre de Pain, Artedrama eta Dejabuk,
“iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten
hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa” egiteko.
Ordu t'erdi luzeko emanaldi tragikomikoan
ospitaleko pasabide eta itxarongelak ezagutu ditugu.
Eta ni behintzat, kirofanoan sartu naute,
bisturia hartu eta sabela ireki didate, gero
nire hesteak hartu eta are gehiago korapilatzeko.
Emanaldia amaitutakoan dardara batek hartu du nire gorputza,
malkoei eusten ari naiz. Badakit
hasiz gero, ezin izango dudala negarra eten.
Eta haizea hartzera atera gara kalera,
eta aktoreetako bat zoriontzera hurbildu gara,
eta hesteetako korapiloa eztarrian gora igo da,
eta negarrez hasi naiz,
eta sasi artera ihes egin dut,
eta gauaren iluntasunean babestuta, gorputzean gertatzen ari zaidana identifikatzen saiatu naiz:
Ez dakit zergatik.
Ez dut ulertzen.
Ezin dut antzezlaneko zein elementurekin konektatu dudan jakin.
Ez da bizipen pertsonal bat: ez atxiloketa, ez tortura.
Orokorragoa da. Kolektiboagoa. Sozialagoa. Zabal eta handiagoa.
Flipatzen ari naiz!
Errepresentazio huts batek negarrez eta dardarka utzi nau!
Ez dut ulertzen. Ezin dut ulertu.
Antzezlan puta bat!
Enfin! Ez dakit nola egin duzuen, baina zorionak!
Abenduaren lehenean Iruñean izango ditugu.
Ez galdu.