Chemsex

Erabiltzailearen aurpegia Iker Moreno 2016ko urr. 19a, 17:39

Duela aste pare bat, GIBa eta HIESa ikusarazteko jardunaldietan parte hartu nuen.

Gaztetan institutuan entzuten genituen hitzaldietatik urrun,

benetan interesgarriak izan ziren Iruñean entzun genituenak.

Izan ere, gizonekin sexua duten gizonen (GSG) kolektiboaz harago,
beste hainbat errealitate ezagutzeko aukera izan genuen:
giza eskubideen alorra edota emakumeen menopausia besteak beste.

Baina, gaietako bat benetan deigarria egin zitzaidan,
sekula entzun gabekoa nuelako edo: Chemsexa.

Nafarroan hain ohikoa ez den arren,
Bartzelona, Londres eta Madril bezalako hiri handietan modan dagoen praktika da
Chemsexa.

Ingelerazko izenean bi hitz topa ditzakegu: kimika eta sexua.
Eta izenak berak definitzen du praktikaren funtsa:
sexu harremanak izateko substantzia kimikoak erabiltzea.

Eta askok pentsatuko duzue,
gurean ere alkohola edota kokaina aspaldi erabiltzen ditugula txortan aritzeko;
sexu harremanak eta droga kontsumoa nahasten jaioak garela.

Noski! Baina chemsexak beste faktore bat du oinarrian: denbora.
Izan ere, kristala, mefedrona eta GHB bezalako drogak
txortan ahalik eta gehien irauteko kontsumitzen dira;
eta kasu askotan,
hiruzpa lau egunetako sexu maratoiak egitera iristen dira chemsex partaideak.

Kuriosoa ezta?

Sektore ugarik praktika hau kritikatzeari ekin diote dagoeneko,
horrelako kasuetan ohikoa den nagusitasun moral ezagunetik.
Googlen “Chemsex” idatzi besterik ez dago,
dituen arrisku guztien zerrenda irakurri ahal izateko.

Baina, niri, arrisku horiek guztiek baino, beste kontu batek larritzen nau:
Zergatik ez gara gure gorputzek jasan dezaketen txortaldi laburrekin konformatzen?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!