Panoptikoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Moreno 2016ko urt. 13a, 17:19

Panoptikoa arkitektura eta masa-kontrola bateratzen dituen kontzeptua da. Zuzeu atarian irakurri

berri dut, nahiz eta Joseba Sarrionandiari aspaldi irakurri niola uste dudan. “Ni ez naiz hemengoa”
liburuan, agian. Ez dakit. Berdin zait.
Panoptikoa XVIII.mende amaieran diseinatutako espetxe eredua da, non behatzaile batek kartzelako
preso guztiak etengabe beha ditzakeen. Behatzaileak dena kontrolatzen duela sentitzen du. Presoak
ordea, etengabe zelatatzen dutela.
Gaur pisukidearekin erosketak egitera joan naiz Burlatako Eroskira. Sartu bezain azkar, segurtasun
enpresa pribatu ezagun bateko langilea begira-begira gelditu zaigu, eta pasillo guztietan zehar
atzetik izan dugu.
Sekula lapurtzeko gai izan ez garen arren, susmagarri sentitu gara. Gazte izatearen prezioa.
Eta orduan bai, orduan lapurtzeko tentazioa izan dut; gazta edo txokolate zati bat poltsikora
sartzeko gogoa. Segurataren enbidoei hordagoa botatzeko-edo. Nik zer dakit.
Etengabean zelataturik sentitu naizelako ziurrenik, seguratari nire gaineko kontrola sentitzeko
plazerra ukatu nahi nion.
Eta pentsatu dut, kaleak kamara eta txakurrez lepo ditugun honetan, Eroski panoptizista batean

zelataturik sentitzea baino, erosoago sentitzen naizela plazako barazki-dendan

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!