-
TENIS PARTIDAIruñeko gaztetxea okupatu zela twitterren zabaltzen hasi zen momentutik nire buruan aldeko etakontrako iritziek tenis partida hasi zuten.ALDE: aspaldian ikusi gabeko gazte mobilizaziorik esanguratsuenetakoa zen. Ikasle Abertzaleakedo Ernai bezalako gazte antolakunde egituratuek deitutako mobilizazioetaz gain, parranda ardatzez zuen ekimen handienetakoa zen hura.KONTRA: ordura arte ez zuten publiko egin gaztetxea zertarako nahi zuten. Bitarteko baino,gaztetxea helburu zela ematen zuen.ALDE: gazteek testuinguru aproposa aukeratu zuten, dagoeneko UPN ez baitzen Iruñeko udalekoburu.KONTRA: baina interpelazio nagusia eta bere ondoriozko desgastea EHBilduk asumitu beharkozuen.ALDE: Gaztetxeen aldekoa izan naiz ni beti! Eta baita kidea ere!KONTRA: bai, baina... nik beste modu batera egingo nituzke gauzak:BAT: gazteen egoeraren inguruko hausnarketa piztea.BI: gazteen beharrak zeintzuk ziren eztabaidatzea.HIRU: behar horiek asetzeko beharrezko laguntza eta azpiegiturak instituzioei eskatzea.LAU: instituzioen erantzuna aztertzea eta negoziazioak abiatzea.BOST: instituzioek jarrera itxia hartzekotan, bestelako irtenbideak baloratzea, okupazioa tarteko.Buruko tenis partida ezin itzali, Twitterreko mundu birtuala utzi eta Iruñera jo nuen, giroa wifi bidezbaino, azalean sentitzeko. Eta Compañía kalean ikusitakoak aldeko jokalariari eman ziot tenispartidako azken tantoa.Zer demontre! Gu Burlatako Gaztetxera sartu ginenean ez genuen aurretik ez gazte-diagnostikorik,ez proiektu zehatzik idatzi. Are gutxiago, UPN eta PSNko udal gobernuekin negoziatzekosaiakerarik ez genuen egin.Elizako lokaletan sartu eta borobilean eztabaidatzeari ekin genion: sofak eta telebistak debekatugenituen, eraikina txukuntzeko auzolanak antolatu, gela ezberdinei funtzio ezberdinak emangenizkien, bazkari eta kontzertuak antolatu genituen.Hasieran ez genuen iparrorratz argirik; motibazioa eta indarra, aldiz, soberan.Bidean mila aldiz erori eta altxatu ginen. Eta gure bizitzak antolatzen eta kudeatzen ikasi genuenpoliki-poliki.Ea Iruñeko gaztetxe berri hau ere belaunaldi berrientzako eskola den.