Apustua

Apustua egin dute lagunek euren artean: Puigdemont agertuko dela gaur, batak; ez dela agertuko, besteak. Ez batak ez besteak ez dute zalantzarik egin: agertuko balitz, atxilotuko lukete. Zezenketak kultura diren neurri berean delako demokrazia Espainiko erresumako sistema. Denok barneratu dugu menpekoei banderillak jartzea eta estokea sartzea kirol nazionala dutela Felipe VI.aren plazetan
. Logika autoritario horren jakitun ulertu dugu Espainiako Konstituzio Epaitegiaren azken erabaki politikoa ere: gaurko saiora agertzen ez denak ezingo du kargurik eskuratu. Kataluniako egungo agintari gorena, Soraya Saenz de Santamaria, apustu guztietatik libre dago, aldiz. Eta ez, Ciudadanos ez da gerra fratrizidetan murgildu, inguruotako beste batzuk bezala. Ahal dute, eta kaka eta gezurra zabaltzen segituko dute. Inguruotan bezalaxe, bide batez erranda. 78ko -eta aurreko- Erregimenaren ardatza unionismo zanpatzailea baita. Ahal dugu ahantzi. Baina ez ahanztea behar genuke apustua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!