“Bakea ez da inoiz helduko, bakea joatea da”. Maialen Lujanbiok kantatu zuen igandean, BECen, bakearen artisau rolean. Espainiako estatuak gurean tortura gerra zikin tresna gisa erabili izan duela baieztatzen duen txostena aurkeztu bezperan.
Euskal Herriaz ari zen txapeldun berria. Kataluniaz ari zitekeen. Eta ez, mundua ez da BEC, baina nahi duten neurria eta doinua inposatu zalez betea dugu panorama. Donald Trumpek, adibidez, nazioarteko bere aliatuei eskatuko dizkien ziurtagiri bakarrak arlo ekonomikokoak izango omen dira. Ez du potorik egin. Bere politika esplizitatu du. Ez daukagu ozeanoa zeharkatu beharrik, baina, halakoen bila. Europako gero eta herrialde gehiagotako zerbitzu sekretuak, Armada, Polizia, gizarte aferak eta harreman diplomatikoak eskuin muturraren esku daude; begiraiozue Austriako gobernu osatu berriari. Demokrata txapela besteri janzten segitzen du Europako Batasunak, hala ere.
Bake deitzen diogu. Geure begien aurrean gertatzen ari den hamaika gerra m