'Eman like euskarari': Nafarroan euskara ikasteko kanpaina berria

'Eman like euskarari': Nafarroan euskara ikasteko kanpaina berria

Nafarroako Gobernuak lehenbiziko aldiz emango ditu matrikulak ordaintzeko diru laguntzak. 40.000 euro jasoko ditu kanpainak

 

Erakundeetako ordezkariek atzo aurkeztu zuten kanpaina, Iruñean.
Erakundeetako ordezkariek atzo aurkeztu zuten kanpaina, Iruñean. I. URIZ / FOKU
    
 
Zabalik dago jada Nafarroan helduen euskaltegietan izena emateko epea. Izaera publikoko, pribatuko eta herri ekimeneko 35 eskolatan jaso ahal izango dira euskara ikastaroak; eta, aurten, lehenbiziko aldiz, Nafarroako Gobernuak diru laguntzak emango ditu matrikulak ordaintzeko. Izen-ematea sustatzeko kanpaina berezi bat ere abiatu du aurtengorako Euskarabideak, Eman 'like' euskararilelopean.

Atzo aurkeztu zuten kanpaina Euskarabideko, tokiko erakundeetako eta euskaltegietako ordezkariek; Hizkuntz Eskola Ofizialak eta euskaltegi publikoek ez ezik, AEK, IKA eta Bai&By sareko ikastegiek ere parte hartu dute kanpainan. Ekitaldian jakinarazi zuten Nafarroako Gobernuak 40.000 euro erabiliko dituela ikasturte honetako izen-ematea sustatzeko. Ikasle berrientzako iragarkia eta informazioa euskaraikasi.nafarroa.eus helbidean argitaratu dituzte: bertan topa daiteke, besteak beste, Nafarroan helduentzat dauden 35 euskaltegien zerrenda. 012 telefonora deituta ere eskura daiteke izen-emateari buruzko informazioa, eta irailean komunikabideetan ere zabalduko dute.

Nafarroan euskara ikastea eskubidea dela «gizartean aitortuta» dagoela adierazi du Mikel Arregi Euskarabideko zuzendariak, eta eskubide hori bermatzeko «beharrezkoak diren neurri guztiak» hartzeko konpromisoa iragarri du: «Eskaintza publikoa handitzea, gizarte ekimenetik sortutako euskaltegien iniziatiba goraipagarria lagunduz eta euskara ikasi nahi dutenei laguntza ekonomikoak eskainiz».

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!