Nafarroako Gobernuak Hezkuntzara sartzeko aukerak inolako inposaketarik gabe zabaldu dituela ziurtatu du Geroa Baik

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2017ko urt. 25a, 00:00

Geroa Baik gaur Tuteran koalizioaren parlamentariekin egin duen prentsaurrekoan ziurtatu duenez Barkosen Gobernuak inolako inposaketarik gabe Hezkuntzara sartzeko aukerak zabaldu ditu. Horrela adierazi du Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentu taldeko eledunak, Nafarroako Parlamenuko Hezkuntza Batzordeko kide diren Isabel Aranburu, Consuelo Satrústegui eta Rafa Eraso parlamentariekin batera.

Martínezek ziurtatu du “gizarte kohesioa eta lurralde oreka Geroa Bairen genetan dagoela”, gaineratuz era berean “haien seme-alabentzat nahi duten hezkuntza mota aukeratzeko orduan guraso guztien askatasunaren defentsa” ere dagoela.

Geroa Bairen iritziz, “Nafarroako Gobernua behartuta dago guztientzako askatasun hori ziurtatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzera”, bai eta “kalitatezko hezkuntza bat edukitzeko pertsona guztien eskubidea bermatzeko ere”. Martínezek esan duenez, Gobernua “familiek aukeratzeko ahalmena duten aukera guztiak zabaltzera beharturik dago ere, inolako inposaketarik gabe”.

“Oposizioko indarrak inposaketa hitzarekin tematurik daude, aldi berean errealitateak frogatu duenean inor ez dagoela inori ezer inposatzen, aukerak zabaltzen ari da ordea bai eta informazioaren bidez aukera ezberdinak eskuratzea bermatu ere”, baloratu du Martínezek.

Aurre-matrikulazio kanpainari buruz, gogorarazi du “Parlamentuan onartutako lege bat dagoela, 4/2015 Foru Legea, eremu ez euskaldunean D ereduaren eskaintza ahalbidetzen duena, eta Euskararen Legeak jada ahalbidetzen zuena baina UPNren Gobernuek ahalbidetzeko ezer egin ez zutena”. Zentzu honetan ziurtatu du “2015 urtetik lege honek ahalbidetzen duela eta hori da Nafarroako Gobernuak egingo duena”.

Bestalde, Martínezek ere Hezkuntza Departamentuak kontaktatu dituen eremu ez euskalduneko erreferentziazko 14 zentroetako eskaintza aipatu du, “zentro horietako zuzendariek eremu ez euskaldunean D eredurako erreferentziazko zentro izatea onartu dutelarik”. Azpimarratu duenez “D eredurako bakarrik bihurtzen dira eskualdeko zentro, gainontzeko ereduentzako orain arte bezala jarraituko dutelarik”.

Bestalde, aurre-izen emate prozesuari buruz zehaztu duenez, “D ereduko haurrentzat, instantziarekin batera bi eskabide igortzen dira, D eredua errealitate bilakatzen ez bada, haur horiek D eredua aukeratu izan ez balute hautatuko zuten zentroan izen emateko lehentasuna ez galtzeko”.

Zentzu honetan, azpimarratu du aurki Nafarroako Gobernuak  hitzaldi informatiboak egingo dituela udalerri ezberdinetan Hezkuntzako eta  Euskarabideako teknikariekin eta zentroetako zuzendariekin.

Prentsaurrekoan zehar Martínezek nabarmendu du PAIren analisia “zenbait zentroetan presaka ezarri zela pentsatzen genuelako” egin zela eta ziurtatu du “analisi zorrotz horren emaitzekin batera, horrela eskatzen duten ikastetxeetan bere ezarpena ahalbidetzea erabaki dela, oposizioak kritikatu duen neurria horretarako eman den denbora epe motza dela eta, nahi eta jakina izan zentroetako zuzendariek aukera hau orain dela denbora asko ezagutu”.

Bestalde, ziurtatu du “ikastetxe kopuru handi batek jardunaldi jarraitua aukeratzen ari dutela”, datu hau aprobetxatuz “erabaki garrantzitsuak modu parte hartzailean hartzearen borondatea azpimarratzeko”. Zentroen esku zegoen puntu osagarria bertan behera uztea ere nabarmendu du, argudiatuz “ez zuela berdintasunaren alde egiten”. Azkenik, Hezkuntza Departamentuak bultzatzen ari duen kanpaina goraipatu du. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!