Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren, Geroa Baiko parlamentuko eledunak, UPNko lider den Javier Esparzaren hitzak erantzun ditu, honek pasa den ostiralean esan ondoren, egunak pasa ahala Uxue Barkos “geroz eta erradikalagoa” dela. Martínezek adierazi duenez, “RAEren hiztegiaren ondoren, erradikal zera esan nahi du; erroari dagokiona, funtsezkoa edo esentziala, erabatekoa edo osoa”.
“Eta bai, egia da, lehendakaria, Gobernua eta Geroa Bai erradikalak gara, erradikal azalekoaren aurre jartzen baitugu, Esparza eta UPNren gobernuak direna baita”, jarraitu du, gaineratuz azaleko “gainazalari dagokiona dela, itxurazkoa, sendotasunik eta sustantziarik gabekoa, friboloa, funtsik gabekoa”.
Martínezek azaldu duenez, “erradikalaren beste esanahi bat muturreko erreformen aldekoa da, muturrekoa, eztabaidaezina, gogorra”. “Eta bai, izanen gara, Garraioaren Hiriaren gaian, UPNren kudeaketa eredua erakutsi duena, non Gobernuak lursaila erosten zuen eta ondoren sustatzaile pribatuek hiritzen zuten, saltzen duten eta mozkin ederrak ateratzen zituzten”.
“Azken bi hamarkadetan sustatzaile pribatuek 26 milioi baino gehiago irabazi dituzte eta gu guztio 82 milioi euro inbertitu ditugu”, kritikatu du gaineratuz “hau dela aurka eginen diogun jarduteko modua”.
ONARTUTAKO ADIERAZPEN INSTITUZONALAK
Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak aho batez onartu du Sevillako ultrek Sadar futbol zelaian erakutsitako pankarta gaitzesten duen adierazpen instituzionala, 2016ko Sanferminetan gertatutako balizko talde bortxaketa dela eta atxilotutako pertsona bati gomuta egiten baitzion.
Koldo Martínezek esan duenez, igande honetan Sadar futbol zelaian San Ferminetako balizko bortxatzaile baten ezizenarekin zintzilikaturiko pankarta “bortizkeria matxistaren apologia” da eta “jarri eta berehala erretiratu beharko lukete, eta hala ere partidu osoa egon zen zintzilik”. “Bortizkeria matxistaren apologia gaitzesgarria eta arbuiagarria da”, azpimarratu du.
Nafarroako Parlamentuak gainera beste adierazpen instituzional bat onartu du Bardeetako tiro eremuaren desegitea eskatuz. Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztua izan da eta lau alderdiek baiezko botoa eman dute, UPN eta PPN alderdiek aurka eginez eta PSNk abstentziora joz. Geroa Baitik Koldo Martínezek “tiro eremua desegiteko eskaera berria” baloratu du, horrela eremua “biosferaren erreserba naturala izateko”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.