Unai Hualde Geroa Baiko parlamentariak gaur azpimarratu duenez, Tokiko Administraritzaren erreforma “nafar udalen eskumen propioen definizioari dagokionez asmo handikoa izatearen alde egingo du koalizioak, gure tokiko administraritzaren figura garrantzitsuenak baitira”.
“Indar politiko guztiek deritzogu egungo markoa ‘sine die’ mantentzea jasanezina eta irrazionala dela. Proposamen handia da eta koalizioaren baitan analizatzen ari dugu bai eta gure tokiko hautetsiekin”, nabarmendu du Hualdek. Zentzu honetan, parlamentariak ziurtatu du “hau erreforma burutzeko aukera da, legegintzaldi gehiegi bait daramatza mahai gainean”.
Modu positiboan baloratu du Hualdek “behetik gora” egiten ari den prozesua eta eztabaida, 2016an zehar tokiko erakundeek egin zituzten gomendio eta hausnarketetatik abiatuz. “Gure iritziz kontutan izan behar diren hiru dimentsioak lantzen ari dira gainera: eskumenak, planta eta finantzaketa”, azpimarratu du.
Geroa Bairen parlamentariak ziurtatu du nafar koalizioak “ikuspegi eta bokazio udaltzalea duela”, eta beti egin duela “Udalak eta kontzejuak erdian jartzen dituen administraritzaren antolaketa baten alde, lurraldeari atxikiturik eta herritarrekiko eta bere eguneroko arazoekiko hurbilagoak”.
Hualdek gogorarazi du pasa den legegintzaldian Kongresuan Uxue Barkosek, Geroa Bairen diputatu moduan “sendotasunez” defendatu zuela Nafarroaren berezko ahalmena bere udalen eskumen propioen gainean legeak egiteko”. “Egungo Gobernuak ahalik eta gehien aprobetxatu behar du gure foru erregimena eta alor honetan eskumen propioa izateak ematen dizkigun aukerak”, adierazi du.
Finantzaketa dela eta, Geroa Baiko parlamentariak ziurtatu du “oso interesgarria” planteatu den eztabaida, diru-laguntza finalisten sistematik modulu finantzaketara jotzea”: “Zehatz mehatz ikertuko dugu, Udalen diru sarrera propioen eztabaidarekin egingo dugun bezalaxe”, azpimarratu du.
Eskualdeei dagokionez, Hualdek ziurtatu du 13 zenbaki “egokia” dela, nahiz eta nabarmendu “ulertzen dugula hasiera batean finkatutakoa ez eta beste eskualdeetan egotea nahiago duten udalerriak egongo direla. Oraindik ezer itxita ez dagoenez, nabarmendu nahi dugu udalerri bakoitza nahi duen eskualdean egongo dela, beti ere arrazionaltasunez egiten denean”.
Azkenik, Hualdek “arduragabe eta injustifikatu” moduan jo ditu UPNk azken egunetan jaurtitako kritikak, eta erregionalistei “neurria, lasaitasuna eta hausnarketa” eskatu die. “UPN ez da egokiena inori lezioak emateko, kontutan hartuz bere azken 20 urteetan tokiko administraritzan erreforma egiteko bere saiakeretan izandako ibilbidea porrotez porrot joatea izan dela”, baloratu du.
Geroa Bairen parlamentariak gainera esan du UPN “hiritargoa alarmatzen saiatzen ari dela, alternatiba hutsak direnak hartutako erabaki moduan hartuz, eta tokiko erakundeen partaidetzara eta baloraziora eramaten ari direnak gainera”. “Juxtu haiek, erakundeei galdetu gabe erreformak beti goitik behera planteatu zituztenak; etxea teilatutik hasten zituzten erreformak eta horrexegatik porrot egin zutenak”, amaitu du.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.