Geroa Baik Defentsa Ministerioari eskatu dio tiro eremuaren inguruan Bardeetako Komunitatearekin duen Hitzarmena 2018an berrikusteko konpromisoa bete dezala eta ez dezala instalazio militar hau 2028raino mantentzeko erabakia aldebakartasunez hartu. Koalizioak tiro eremu horren desegitea eskatu du berriro, bai eta behin betikoz Bardeak direna bezala trata daitezen: “Biosferaren Erreserba Natural bat”.
Geroa Baik defendatu duenez ingurumen arrazoiak daude, baina baita ere segurtasuna eta sozialak ere tiro eremua desegitea eskatzeko, eta ziurtatu du nafar hiritarrek bere gaitzespena erakutsi dutela askotan. “Ezin ahaztu dezakegu Bardeetako segurtasuna ez dagoela bermatua, eta turista zaurituekin suertatu diren hainbat istripu egon dira azken urteetan”, adierazi du.
Koalizioak, gaur goizean tiro eremura parlamentu bisita batean parte hartu ondoren, berriro gogorarazi du Nafarroako Parlamentuko Osokoaren gehiengoak duen posizionamendua, hiritarren ordezkaria dena alegia. “Nafarroako Parlamentuko Osokoak tiro eremu hau behingoz desagertu dadin eskatu du, Nafarroako Erriberako bizilagunei molestia ugari eragiten baitizkio”, nabarmendu du.
Geroa Bairen iritziz 2018 da gaur egun Armadarekin dagoen kontratuari alternatibak bilatzeko momentua, eta horregatik kritiko azaldu da Defentsako Estatu Idazkariaren aldebakarreko erabakia hartzeko borondatearekin. “2018 izanik Estatuaren eta Bardeetako Komunitatearen arteko hitzarmena berrikusteko urtea, Bardeetako eta herri kongozanteen garapen ekonomikoa ahalbidetuko duten beste aukerak lantzeko eta ikertzeko unea da, hala nola bere turismo eta natura potentziala sustatuz”, azpimarratu du.
Azkenik, nafar koalizioak bake kultura bat bultzatzearen beharra gogorarazi du, “tiro eremu bat mantentzearekin aurrez aurre talka egiten duen gaia, Armadak maniobra militarrak su errealarekin egiten baititu eta, azken finean, gerra esperimentuak egiten dira”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.