Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunek Batzarraren ondoren, Geroa Bairen parlamentuko eledun Koldo Martínezek, foru Gobernuaren “konpromiso tinkoa” defendatu du Erriberara kalitatezko ura eramateko, “estudio serio, sendo” batekin, eta azpimarratu du Gobernu honek “alternatiba ezberdinak ikertu ez beste ez duela egin”.
“Helburua Erriberara kalitatezko ura eramatea da eta arrazoizko prezioan, UPNren hasiera bateko proiektuak egin ez zezakeena”, azaldu du Martínezek, estudioa dela eta bere “poztasuna” agertuz.
“Oposizioak azken urte honetan zehar egin duen kanpaina marketing politiko hutsa izan da eta ezer gutxi zuen ikustekorik nekazarien beharrekin, prezio onartezina zuen ura ekarriko luke eta nafar gizartea bai eta Erriberako nekazaritza sektorea hipotekatuko luke”, adierazi du, gaineratuz lur azpiko hodiaren proposamenak “lanen prezioa ehuneko 40 murriztuko duela”.
Martínezek azaldu duenez “estudio hauek Estatuari aurkeztuko zaizkio”, bi gobernuek ehuneko 40-60-rekin parte hartzen baitute Canasan, eta Gobernuko kideak gai honen inguruan ados egongo ote diren galdetuta erantzun du baietz espero duela eta “konponbide honen alde egin dezaten”. “Erabakiak Nafarroako Gobernuak hartzen ditu Gobernu zentralarekin batera eta Nafarroako Gobernuak modu parte hartzailean ureztatzaileekin batera”, azaldu du.
USTELKERIAREN AURKAKO BULEGOA
Ustelkeriaren Aurkako Bulego bat sortzeko gaur ezagutu den Nafarroako Kontseiluaren txostena dela eta, Koldo Martínezek azpimarratu du Nafarroako Kontseiluaren txostena “ez dela bateraezina” beste erakundeen funtzioekin eta “hobekuntza batzuk gomendatzen dituela”. “Pozik eta ziur gaude; horrelako espero genuen Kontseiluaren ebazpena”, esan du, gaineratuz ponentziak “Nafarroako Kontseiluaren gomendioak kontutan izango dituela”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.