Tuterako Geroa Baik Barcelosako urmaelaren ingurua garbitzeko auzolan jardunaldi bat bultzatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko abu. 11a, 00:00

Tuterako Geroa Baik auzolan eta ingurumen boluntariotza jardunaldi bat sustatu du Barcelosako Urmaelaren inguruetan zaborra biltzeko, datorren igandean, azaroak 13. Ekimena, Tuterako Geroa Baiko tokiko taldeak sustatua, Izquierda-Ezkerra, Podemos, Tudela Puede, CUP eta Ciudadanosen babesa lortu du. Bere aldetik, Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitateak ere lagunduko du, jardunaldian zehar jasotako zaborrak biltzeko edukiontziak  jarriz.

Ekitaldi honetan parte hartu nahi duenak igandean, azaroak 13, 9:30ean Ribotas aparkalekura joan beharko du (ontziralekuaren ondoan), hortik kotxe pribatuetan jarduera tokiraino joango direlarik. 10:00ak aldera hasiko da garbiketa, berokia, eskularruak eta askaria eramatea gomendatuz.

Tuterako Geroa Bairentzat auzolana edo ingurumen boluntariotza “jarduera zakarrak salatzeko eta ingurumenarekiko errespetuan kontzientzia hartzeko tresna oso aproposa da”. “Barcelosako Urmaela garbitzearen aldeko apustuaren arrazoia tuterarrek kirola egiteko asko erabiltzen duten tokia dela da, besteak beste footinga, arrantza eta mendi bizikleta praktikatuz, eta paraje honen puntu zehatz batzuetan zabor eta obra-hondakin kopuru handiak daude”, koalizioaren tokiko taldeak zehaztu duenez.

Tuterako Geroa Baik gainera kritikatu du azken urteetan zehar Tuterako inguruetan obra-hondakin isuri ilegal askoren presentzia ikusi dela, “bereziki 2012an hirigintza lizentzia  tramitatzeko ordenantza araua aldatu zenetik, eraikuntza sektorearen krisialdi egoerak larritua eta udal tasen handitzearekin”.

“Obra-hondakinak metatzen diren puntuak kontrol gabeko zabortegi bilakatzeko arriskua dute ez bada azkar jarduten lehen isuri horiek jasoz. Ingurune garbi batek ekintza zakarren prebentzioa sustatzen du, eta hortik elkarrekin lan egiteko proposamena”, baloratu du Tuterako tokiko taldeak, hiritar guztiak animatuz jardunaldi honetan parte har dezaten eta horrela ingurumenarekiko errespetuaren baloreak sustatuz.

“Espero dugu egunen batean gure gizarteak aurrera egitea eta zaborra ingurumenean botatzea inori ere ez bururatzea, baina ordura arte, beharrezkoa da denon inplikazioa”, amaitu du Tuterako Geroa Baik.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!