Geroa Baik bi zuzenketa aurkeztu dizkio haur Iruñerriko Mankomunitateko Aurrekontuari, 2017ko kontuei baiezko botoa baldintzatuz: hondakinen tratamendua martxan jartzeko 1,5 milioiko inbertsioa, eta sare tronkalari buruzko mugikortasun estudio bat lantzea mugikortasun arloan.
Horrela ziurtatu dute prentsaurrekoan Itziar Gómez Iruñerriko Mankomunitatean Geroa Bairen eledunak, Alfonso Etxeberria Eguesibarreko alkateak eta Jon Gondán Zizur Nagusiko alkateak. “Iruñerriko Mankomunitateak bi erronka handi ditu ingurumen-jasangarritasunari loturiko eskualdeko zerbitzu publikoetan; gure zuzenketek heldu nahi dieten oso erronka handi eta estrategikoak”, azpimarratu du Gómezek.
Hondakinen alorrean, bost frakzioen banaketaren tasen gorakada nabarmendu du Iruñerriko Mankomunitatean Geroa Bairen eledunak, materia organikoaren banaketan eragin berezia baitu, gaineratuz “helburu hau Europa mailako araudia, estatu mailakoak eta orain gutxi Foru Gobernuak aurkeztu duen Nafarroako Hondakinen Planak eskatzen duela”. “Etorkizunerako erronka 2020ean biohondakinen %50 eta 2022an %70 berreskuratzean datza. Gaur egun, 2016ko lehen seihilekoan, biohondakinen %30 berreskuratu da”, gaineratu du.
Zentzu honetan, Iruñerriko Mankomunitatean Geroa Bairen bozeramaileak azpimarratu du aurrekontuan “materia organikoarentzako partida bat dagoela, baina errefusa frakzioan alternatiba teknologikoen analisia helburu bezala besterik ez dela agertzen”. Horregatik, Geroa Baik aurkeztu duen zuzenketa frakzio ezberdinen tratamendurako beharrezkoak diren azpiegiturak bilatzean datza, eta hondakinen tratamendu plan honetan agertzen den zenbatekoa 150.000 eurotik 1,5 milioira igotzen du.
“Tratamendu planta bat, transferentzia planta bat edo beste aukerak diren hobeak esango duen alternatiba estudio bat irekia uzten dugu, baina burutu dadin nahi dugu, hondakinak tratatu gabe botatzen ezin baitugu jarraitu”, ziurtatu du Geroa Baiko bozeramaileak.
Mugikortasun alorrean, Gómezek aldaketa modalaren eta mugikortasun jasangarriaren aldeko Geroa Bairen apustu tinkoa nabarmendu du. “Beharrezkoa da gaur egungo 13/41/44 (bus-autoa-oinezkoa) banaketatik 20/30/50 banaketara pasatzea Iruñerrian, garraio publikoaren erabilera handituz eta auto pribatuaren beherakada gogorra eraginez”, baieztatu du.
Iruñerriko Mankomunitatean koalizioaren bozeramaileak berretsi duenez Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana (PMUS) “Eskualde osorako mugikortasunaren irudi integrala ahalbidetzen duen tresna da”, eta Geroa Baik aurkeztu duen zuzenketa sare tronkalari buruzko bideragarritasun estudioa hastea du helburu, 130.000 aurrekontua emanez horretarako.
“Bere gain dituen administraritza kopuru handia dela eta kostu politiko handia; inplikaturik dituen udalerriengan duen eragin urbanistikoa dela eta kostu teknikoa; eta kostu ekonomikoa dituela badakigun prozesu bat azkartu nahi dugu”, zehaztu du.
“Berandu goazela badakigu, aurreko PMUSa bezalako mugikortasun proiektuak aurrera ateratzeko aukera paregabeak galdu direla, baina argi dugu aukera hori berreskuratzeko unea hau dela, eta bai ala bai egin beharreko inbertsio bat egitekoa ere”, amaitu du Gómezek.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.