Zizurko Udalak lokal bat enkantean atera du Ardoiko lehen supermerkatu bilakatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko urr. 13a, 00:00

Jon Gondán (Geroa Bai), Zizur Nagusiko alkateak eta Andoni Serrano (Geroa Bai) Hirigintza zinegotziak, udalerriaren garapen ekonomikora zuzendurik dauden ekimen ezberdinak prentsaurrekoan aurkeztu dituzte gaur; zehazki Ardoiko Emakumearen enparantzan lokal bat enkantean atera da eta industrialdearen erabilera hirugarren mailakotik hirugarren mailakoa eta industriala izatera aldatzea.

Emakumearen enparantzan enkantean atera den lokalari dagokionez, 1.200 m2ko lokal bat da eta bere erabilera dotazio izaeratik merkataritza izaerara aldatu zen, orain enkante irekian dagoelarik datorren urriaren 31 arte. “Behe solairuak 900 m2 inguru ditu, salmenta gune izateko, eta 300 m2 lurpeko solairuan, biltegi moduan edo aparkaleku moduan erabiltzeko. Merkataritza lokalak eskasak dira Ardoi urbanizazioan eta horregatik uste dugu urbanizazioan bizi diren 2.000 pertsonentzako inbertsio erakargarria dela, bai eta beste udalerrietatik hurbiltzen direnentzako”, baloratu du Serranok.

Ardoiko poligonoa dela eta, Gondanek aurreratu du hirugarren mailakoa bakarrik den poligono bat hirugarren mailakoa eta industriala bihurtzea eskualdeko garapen ekonomikorako lehen pausoa dela. “Udalak poligonoan dituen bi lursailen estudio zorrotz eta xehea egingo dugu, bere balizko garapenari begira”, iragarri du alkateak.

Gondánek azpimarratu duenez poligonoa hutsik egon da “Ardoiko urbanizazioa planteatu zenetik” eta etorkizunean enpresak bertan ezar daitezen udal gobernuaren konrpmisoa agertu nahi izan du. “Datozen egunetan Leclercek jarriko duen gasolindegi bat irekiko da eta hasiera batean kate horrek poligonoan irekitzeko aukera kontuan izan zuen arren, gaur egun bertan behera geratu den proiektua da epe motz eta luzera”, ziurtatu du. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!