Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak gogorarazi du UPNk eta PPk “Nafarroako ETBk Nafarroan emititzearen gaineko irizpen bat Nafarroako Kontseiluari eskatu ziotela baina 2015eko azarotik aurrera bakarrik”, Uxue Barkos buru duen Gobernua jada martxan zegoeneko aldia bakarrik. Horrela, “emisioen legezkotasunaren ebazpena egokia zen haien hasieraraino zabaltzea eskatu dugu Geroa Baitik, hau da, 1984tik, ordutik hona UPNk 23 urtez baino gehiagoz Nafarroan gobernatu duen epea alegia, egoera berbideratzeko aukera nahikoa edukiz”.
Zentzu honetan, Martínezek nabarmendu du “ebazkina tinkoa dela”, eta azpimarratu du Nafarroako Kontseiluaren iritziz “nahiz eta EAEko Gobernuen eta Nafarroakoen artean 1996ko apirilean hitzarmen bat izenpetu EITBren zerbitzuak gure Komunitatean jasotzeko bai eta bi Gobernuen arteko Elkarlan Protokolo Orokor bat 2009ko uztailean, ez ziren ez bata ez bestea aplikatu ez garatu ere dokumentu horietan aurreikusten ziren akordio tekniko eta ekonomikoetan”. “Garapen hauen martxan ez jartzeak”, Geroa Baiko eledunak ziurtatu duenez, “ETBren emisioak Nafarroako etxeetan jasotzea eragozteko eta ahalik eta gehien eta oztopatzeko UPNk agertutako borondate politiko argiaren ondorioa da”.
Azkenik, EAEko Gobernuaren eta Uxue Barkos buru duen Nafarroako Gobernuaren artean 2016ko maiatzean Elkarlan Protokolo berri baten izenpetzeak “gai honetan UPNren zentzugabekeria historia luzea onbideratzea lortuko du, urte bakarrean, borondate falta zela eta hogeita hamaika konpondu gabe zeramana konponduz”, ziurtatu du Martínezek. Protokolo honek ontzat ematen du ETBren jasotzea Nafarroara hedatzeko aukera, Ikusentzunezko Komunikazioari buruzko 7/2010 Legearen 40.4 artikuluan ezarrita. Honek guztiak, autonomia mailako multiplex kanal baten askatzearekin batera, “egun gutxiren buruan Nafarroako etxeetan ETB-1en emisioak jasotzea ahalbidetuko du, hainbeste alditan nafar hiritarrek agertu duten borondatearei bai eta Nafarroako Parlamentuak berak ere agertutakoari erantzuna emanez, eta Espainiak 2001ean izenpetutako Lurralde Mailako Hizkuntzen Europako Kartan ezarritakoarekin betez.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.