Geroa Baik berdintasunaren eta genero politiken aldeko itun handi baten aldeko apustua egin du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko eka. 23a, 00:00

Daniel Innerarity eta Anika Luján Kongresurako eta Senaturako Geroa Bairen hautagaiek berdintasunaren eta genero politiken aldeko itun handi baten aldeko apustua egin dute, prentsaurreko batean Gasteizen eta Angelun jazotako azken bortizkeria matxista kasuei bere gaitzespena agertuz eta genero bortizkeriaren biktima guztiak gogoratuz.

“Beharrezkoa da berdintasunaren eta genero politiken aldeko itun handi bat ahalik eta erakunde eta agente politiko eta sozial gehienen artean: Alferrikakoa izango ez den ituna, eraginkorra eta erreala izango dena, sentsibilizazio sozialerako eta berdintasunaren hezkuntzarako baliabide guztiak edukiko dituena”, esan du.

Innerarity eta Luján kritiko agertu dira ere PPk berdintasun arloan egiten ari dituen murrizketekin: “Geroa Bain argi dugu beharrezkoa dela politika egiteko beste modu bat, gauzak egiteko beste modu bat, baita ere genero eta berdintasun politiketan. Azken legegintzaldiko murrizketek, krisialdi ekonomikoaren aitzakiarekin, biztanleriaren sektore ahulenari eragiten diote, eta horrexegatik ezin dugu denbora gehiago gobernurik gabe egon: larrialdi asko atzeratzen ari dira”.

Geroa Baiko hautagaiek azpimarratu dutenez murrizketa hauek “berdintasun politikei, genero indarkeriaren biktima diren emakumeei zuzendutako baliabideei eragiten diete, emakumeen eskubideetan atzerapen saiakerekin, eta lanekoa, zaintzena edo hezkuntza banatuan bezalako sektore anitzetan”.

Zentzu honetan, Innerarityk eta Lujánek Geroa Bairen berdintasun alorreko proposamen batzuk aurkeztu dituzte. “Enpresek gizon eta emakumeen soldaten berdintasuna betetzea legez bermatu nahi dugu, emakumeen lanen prekarizazioa eta zuzendaritza postuetan berdintasuna gaindituz, lan kontziliazioa bultzatzeko gizonezkoen ardura banatuan aurrera egiteko”, nabarmendu dute.

Geroa Baik planteatzen dituen beste neurrietako batzuk, aitatasun eta amatasun baimenen luzera berdintzeko Jaiotza eta Adopzioaren Baimen Berdin eta Besterenezinaren Plataformaren Lege Proposamenaren alde egitea; gizakien trata eta sexu esplotazioaren taldeei jazarpen intituzionala; edo ikastetxeetan haur eta nerabeentzako hezkuntzan eta sentsibilizazioan inbertsioa”. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!