Daniel Innerarity Geroa Bairen Kongresurako hautagaiak enplegu arloan koalizioaren proposamenetako batzuk aurkeztu ditu gaur Manu Ayerdirekin eta Senaturako hautagai Anika Lujánekin batera. Geroa Bairen hautagaiak azpimarratu duenez Nafarroan langabeziaren azken datuak (maiatzean 1.704 pertsona egin baitu behera, maiatzean erregistratutako beherakadarik handiena 2008tik) eta 2015eko maiatzarekiko %7,84ko beherakadak (krisialdiaren hasieratik bigarren beherakadarik handiena) “baikortasun moderatua” edukitzera deitzen du, eta kontratu hauetako batzuen prekarietatea eta denboratasuna direla eta bere kezka agertu du ere.
“Honek PPren lan erreforman du jatorria, Nafarroan eta Estatu osoan lanaren kalitatea urritu baitu. Orain arte sortutako neurriek kaleratze masiboak ahalbidetu dituzte (hala nola TRWren kasua) eta prekarietatea handitu dute. Hau da PPren errezeta enpleguari dagokionez”, deitoratu du Innerarityk, nabarmenduz Estatuko hurrengo gobernuak egin beharreko neurririk larriena Lan Erreforma bertan behera uztea dela.
Innerarityk xehatu dituen Geroa Bairen beste proposamenak enpresa txiki eta ertainentzako eta ekintzaileentzako laguntza programa bat ezartzea, ikerketa arloan eskumen osoa Nafarroari transferentzia, Europar Batasunean buru diren herrialdeekiko parekidea den lanpostuan etengabeko formakuntza neurriak edo bere langileen artean (zuzendariak ezik) sortutako mozkinen laurdena gutxienez banatzen duten enpresei zerga onurak.
“Gazteentzako, PPren politikek gehien zigortu duen biztanleriaren sektorea alegia, langabezian dauden kualifikatu gabeko gazteei zuzenduriko bekadun formakuntza proposatzen dugu edo nekazaritzara gazteak sartzeko laguntza eraginkorra, sektorea gaztetzeaz gain, balio sozio-ingurumen handiagoko ereduak sortzeko”, azaldu du Geroa Baiko hautagaiak.
Innerarityk, gainera, gizarte segurantzaren eta langabezia laguntza eta diru-laguntzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa Nafarroari transferitzearen bitartez enplegu sistemak hobetzearen alde egin du; langabetu bakoitzarentzat ibilbide indibidualizatuak garatuz; eta gizarte zerbitzu eta enplegu zerbitzuen koordinazioa sendotuz. “Nafarroan ezartzen ari diren neurriak norabide onean ari dira: toki erakundeei gazteak kontratatzeko diru-laguntzak, I+G+b proiektuetan ikerketa eta teknologia langileria moduan gazteentzako laguntza deialdiak… Hau guztia Madrilen defendatzea beharrezkoa da”, ziurtatu du.
Bere aldetik, Manu Ayerdik nabarmendu du Nafarroako Gobernu berriaren 10 hilabeteren ondoren politika egiteko moduan aldaketa egon dela. “Geroa Baik Nafarroarentzako nahi duen benetako aldaketaren oinarrian Nafarroako enpleguaren egoera hobetzea dago, bai langabetu gutxiago egon daitezen, bai eta kontratuen kalitatea hobetu dadin”, azpimarratu du Ayerdik.
Ayerdik Daniel Innerarityren figura goraipatu du, “filosofiaren eta unibertsitatearen mundutik datorren pertsona bat; Nafarroan burutzen ari dugun aldaketa defendatzeko eta Madrilera eramateko pausoa eman izana eskertu behar diogun pertsona baliotsu eta trebea”.
“Gaur UPNk prentsaurrekoa egin du lau alderkien gobernuak langabezia hazi arazi duela esateko, egia ez dena eta, zalantzarik gabe, epe laburrerako begirada dena. Politika ez da urte bakarrean, bitan edo hirutan pentsatzen egin behar, baizik eta epe luzeagora, Nafarroan huts egin duela uste dugun zerbait”, nabarmendu du Ayerdik, gaineratuz “eraso apokaliptikoen aurrea”, Gobernuak “Nafarroarentzako eta Nafarroaren alde egiten duela lan, elkarrizketarekin eta ideia berriekin, zeudenak hobetuz enpleguaren kalitatea handitzeko”.
Zentzu honetan, Daniel Innerarity Madrilen egotearen garrantzia azpimarratu du Ayerdik, “Uxue Barkosek eta Bixente Serrano Izkok Nafarroaren ahotsa eta Nafarroarentzako kalitatezko enplegua defendatu zuten moduan”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.