Antoni Gutierrez Rubí, Daniel Innerarity Geroa Bairen Kongresurako hautagaiaren aldeko Plataforma Hiritarren sustatzaileak plataforma hori sortzera eraman zioten arrazoiak azaldu ditu. “Hurrengo Kongresuan akordioetara iristeko pertsona trebeak beharko dira eta Danielek trebetasun hori du”, ziurtatu du Gutiérrez Rubík, hurrengo Gorteetan “jarduera politikoa birsortzeko jende trebea” egotearen garrantzia azpimarratuz.
“Berri handia litzateke Daniel Nafarroaren interesak Kongresuan defendatzen ikustea”, adierazi du Gutiérrez Rubík, azalduz “Daniel Innerarityrengandik ikasi dugun” Estatuko pertsona ugarik osatzen dutela plataforma. Ernest Maragall, ERCko eurodiputatua; Manuel Cruz, PSCren aldetik Kongresurako bigarrena; María Eugenia Rodríguez Palop edo Ignacio Sánchez-Cuenca bezalako pertsonak.
Horrela, azken asteotan Maragall eta Cruz Nafarroan egon dira eta Ignacio Sánchez-Cuencaren bisita espero da datorren asteartean eta María Eugenia Rodríguez Palopena asteazkenean. Biek hitzaldia eskainiko dute Innerarityrekin batera (Sánchez-Cuenca Iruñean, 19.30ean; eta Rodríguez Palop Tuteran, 19.30ean).
Bere aldetik, Daniel Innerarity koalzio aurrerakoiaren Kongresurako hautagaiak esan du “gu beti izan garela David Goliaten aurka, beti jokatu dugu ‘play-off’-a edozein aurreikuspenaren kontra eta apustuak gure kontra egonda eta eserlekua azken unean atera dugu, azken hasperenean”.
“UPN-PP eta Unidos Podemosek bi eserleku aterako dituzte bakoitzak, orain guri dagokigu bostgarren eserleku hori Madrilera aldaketaren hiru diputatu eramateko. Azken orokorretan Uxue Barkosek eserlekua juxtu amaieran lortu zuen, Nafarroan ere aldaketa hirugarren aldian eta boto kontaketaren amaieran lortu genuen. Gurea ez dira 100 metroko lasterketak, gurea fondoko lasterketak dira, maratoiak, horrelakoa da talde hau eta horrela borrokatu dugu beti”, ziurtatu du Innerarityk, gogoraraziz “azken foru hauteskundeetan inkesten 4-5 parlamentari artean ematen zizkigutela eta 9 lortu genituen”.
“Alferrikakoa izan zen Geroa Bairen botoa 2015ko abenduan? PSOE, Podemos edo UPNren botoa bezain alferrikakoa. Hilabete ugariren ondoren hemen jarraitzen dugu batzuen eta besteen hutsegiteagatik gobernua eratzerako orduan, pertsonak haiei ez dagokien ardura eta kostuekin kargatuz”, nabarmendu du Innerarityk.
Geroa Bairen hautagaiak ziurtatu du inoiz ez duela amorerik eman: “Mendigoizale naizenez oso ongi ezagutzen dute etengabeko esfortzu pazietaren kultura, azkenean emaitza onak ematen dituena alegia. Cervino hirugarren saiakeran igo nuen, horietako lehena Iñaki Ochoa de Olzarekin, ibilbide luzeko batailetara ohitua nago, pazientziaz, eta ez driblin laburrera. Niretzako Geroa Baik oso ongi irudikatzen du izpiritu mendigoizale hori”.
“Geroa Bai gizartean aldaketa erreal eta mailakatuak eragin nahi dituen erakunde politiko bat da, eta ez keinu edo garrasi hutsak, une jakin batean norbaite aurretik jartzeko besterik balio ez baitu horrek”, ziurtatu du hautagaiak.
Bere aldetik, Anika Luján Senaturako hautagaiak azaldu du goi ganberan egon den hilabeteetan zehar, Kongresuko jarduera hurbilagotik jarraituz, Nafarroari buruz Madrilen hitz egitea faltan izan du, “Uxue Barkosek edo Bixente Serrano Izkok egiten zuten moduan”. “Iñigo Alli eta Carlos Salvadorrek Nafarroari buruz hitz egin dute, bai, baina bere diskurtso apokaliptikoa eramateko bakarrik eta PPrekin eta Mariano Rajoyrekin bere konpromisoa azpimarratzeko”, nabarmendu du Lujánek.
Senaturako hautagaiak gainera Danie Innerarityren figura goraipatu du, “Nafarroara, Danielek Kongresuan lan handia burutu dezakeela guk bezala uste duten pertsonak ekarriz, asko eman bait dezake politika egiteko beste modu baten alde, etikaren alde, eta Nafarroaren alde”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.