Geroa Baik bakearen, oroimenaren, elkarbizitzaren eta giza eskubide guztien defentsaren aldeko apustua egin du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko eka. 20a, 00:00

Kongresurako eta Senaturako Geroa Bairen hautagai Daniel Innerarityk eta Anika Lujánek, bakearen, oroimenaren eta elkarbizitzaren aldeko bere apustua azpimarratu dute gaur, edozein bortizkeria gaitzestearen printzipioetan oinarrituz, bai eta ez ahaztearen eskubidean eta bakean, eta pertsona guztientzako giza eskubide guztien defentsan ere.

“Gure apustua, urte luzez landua, Nafarroako Gobernuan Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren sorreran islatu da, oroimen historikoan lan handia egiten ari baitu, toki erakundeekin etengabeko kontatuan gainera, oroimenaren tokien errolda bat egiteko, bai eta hobi zerrenda bat, lurpetik ateratzeak edo sinbologia frankista erretiratzea, beste ekimenen artean”, baloratu dute Innerarityk eta Lujánek.

Geroa Bairen hautagaiek ziurtatu dutenez Barkosen Gobernuak ahazte urte askori amaiera eman dio eta biktimak lehen mailako edo bigarren mailako moduan sailkatzeari utzi dio. “Esan dezakegu orain gure komunitatean egiten diren oroimen historikoaren hitzordu guztietara ari garela joaten, aurreko exekutiboekin gertatzen ez zena alegia. Geroa Bairentzat, biktima guztiak, bortizkeria guztienak, berdinak dira, eta horretan egingo dugu lan Kongresuan eta Senatuan”, adierazi dute.

Innerarityk eta Lujánek “Estatuko Oroimen Historikoaren Legea hobetzeko” apustua egin dute, bai eta kritikatu PPk, eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikodun bortizkeria ekintzen biktimen aitorpen eta ordaintzeko Foru Legeari helegitea jartzea”. “36ko uztailaren 18ko Estatu kolpea modu ofizial eta zehatzean gaitzetsi gabe jarraitzen da eta oroimenaren elkarteen eskaerei erantzuna eman gabe jarraitzen da, Nafarroan egiten ari denaren alderantzizkoa alegia”, azpimarratu dute.

Zentzu honetan, Geroa Baiko hautagaiek gogorarazi dute “orain gutxi Nafarroan ETAren bortizkeria pairatu dugula”, eta ziurtatu dute “agerikoa dela lan asko dagoela oraindik egiteko oroimenaren eta normalizazioaren alde”. “Geroa Bain edozein bortizkeriaren biktimen aitorpen sozialaren eta ordaintzearen aldeko konpromisoa gure egiten dugu, oroimen eza edo ahaztea bortizkeria eszenatokiak gainditzeko errezeta moduan erabil daitezkeela ukatuz”, nabarmendu dute Innerarityk eta Lujánek.

Azkenik, koalizio nafarraren hautagaiek gogorarazi dute gaur Errefuxiatuen Munduko Eguna dela “eta tamalez beharrezkoa da berriro esatea Europan pairatzen duten babes eza eta horren aurrean Rajoyrenak bezalako Gobernuek ez dutela ezer egiten”. “Nafarroan, bai Barkosen Gobernuak bai hamarnaka Udalek errefuxiatutako pertsonak jasotzeko bere interesa agertu dute, baina PPren utzikeriak UPNren konplizitatearekin ez dute ahalbidetzen. Zentzu honetan, arratsalde honetan Iruñean egingo den manifestaldi batera joateko deialdia egin nahi dugu, 19:00etan Merindades plazan. Ezin dugu errefuxiatuei buruz aho bete ibili, bidegabekeria honi amaiera emateko ezer egiten ez duen Estatuko gobernu bat dugun bitartean”, amaitu dute Innerarityk eta Lujánek. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!