Geroa Baik deitoratu du “bipartidismoa ber bi arrabol berria” dela

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko eka. 14a, 00:00

Geroa Bairentzat atzo lau aldeko debatean ikusitakoak frogatzen du bipartidismoa ber bi den bipartidismo berriaren aurrean gaudela frogatzen du, “arrabol” bikoiztu berri bat ezberdinak garenok txikitu eta baztertzen saiatzeko.

Ildo honetan, koalizioa aurrerakoiak ulertzen du “kexa asko, neurri gutxi eta kontraesan gehiegi” egon zirena, “oraindik dena dago airean eta ez dira zalantza asko argitu”.

Koldo Martínezentzat “argi geratu zen PSOEk, berriro ere, Perdro Sánchezek orain 20 egun Sitgenen esandakoa argitzeko aukera galdu zuela, ez direla hauteskunde gehiago egongo, hortaz PP babestuko duela edo gobernatzen utziko diola”. “PSN bozkatzea Rajoyren gobernu bat ekidingo ez duen boto bat da”, deitoratu du.

Martínezek azpimarratu du Nafarroan “esperientzia handia dugula nahaste jokoetan PSOEren paktuekin azkenean eskuineko gobernuak erraztuz. Ferrazek Estatuan beti Nafarroarentzako erabaki duena egiten ari du”.

“Rajoyrekin gauza batetan gaude ados: gobernatzea zaila da. Orain Nafarroako PPri esan behar dio eta bere Nafarroako kideari gogorarazi, UPNri, goiz ahaztu baitu zer den gobernatzea eta atzo Rajoyk hainbeste aipatutako demagogiari heldu baitio”, defendatu du Geroa Baiko parlamentariak.

“Atzo, nabarmendu ziren neurrien artean, Uxue Barkosen Gobernuak bultzatzen ari duen bermatutako oinarrizko errentaren erreforma Iglesiasek nabarmendu izanagatik harro gaude, estatuko gainontzekoei bidea erakusten baitie. Halaber, PSN, Podemos eta Ciudadanosek zerga-iruzurraren aldeko apustua egin zuten, Nafarroako Gobernuaren apustua ere”.

Horretaz gain, “proposamen zehatz gutxi, kexa asko eta irailetik hona lau alderdi hauek darabilten mintzaira alderdikoiaren jarraipena”, adierazi du Martínezek.

“Erabakitzeko eskubideari buruz hitz egin zen, baina ez zen Nafarroari buruz hitz egin. Zergei buruz hitz egin zen baina inork ez zuen Hitzarmena aipatu, eta nafarrak garen aldetik, adibide argia ematen du zein den gure komunitateko hautagaien ardura eta kezka”, gaineratu du foru parlamentariak, mahai gainean jarriz esanguratsua dela “hiru alderdi lan erreformaren aurka agertu izana baina ez direla gai izan hori aldatzeko ez eta minimo batzuk adosteko ere”.

Martínezen iritziz abenduan “aldaketak orain lau urte egin zuen moduan bi diputatu lortu zituen Nafarroan. Orain, ekainean, hiru izan behar gara. Geroa Baik Nafarroako aldaketa hori Madrilen defendatzeko ahots bat gehiago izan behar du”.

“Rajoyk onartu zuen Estatuan zergak igo zituela egoera ekonomiko txarra eta PSOEren herentzia zirela eta eta deigarria da bere alderdia Nafarroan hain zuzen ere izatea aldaketaren gobernuaren zerga erreforma erasotzen duena. Grezia, Txina eta abarri buruz hitz egiten dute… pertsonek bere egunerokoan bizitzen dutenetik oso urrun dagoen gorren arteko elkarrizketa”, amaitu du Martínezek. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!