Daniel Innerarity eta Anika Luján Kongresurako eta Senaturako Geroa Bairen hautagaiek Estatuko politiketan biraketa soziala ematearen alde egin dute, bai eta azaldu hori dela koalizioak hurrengo hauteskundeetara aurkezten duen puntu nagusietako bat. “Beharrezkoa da Madrilera orain urtebete hasitako biraketa soziala eramatea, Oinarrizko Errenta bezalako neurriekin, Nafarroa pertsonen babestean Estatuko buru baita”, ziurtatu dute Innerarityk eta Lujanek.
Geroa Bairen hautagaiak ‘krisialdiaren irteeraren’ diskurtsoaren aurka agertu dira eta ziurtatu dute “zifra makroekonomiko on batzuekin” ez dutela aski. “Horrela hitzegitearen ekintza sinpleak, krisialdia gehien pairatzen ari dutenekiko sentsibilitate eza adierazten du, eta ez da inolako kontsolamendua okerrago doakien beste lurraldeekin konparatzea. Ezin dugu onbideratze ekonomikoari buruz hitz egin ezberdintasunek gora egiten duten bitartean, langabezia tasek eta bereziki pairatzen dugun gazte langabezia bere horretan jarraitzen duten bitartean, enplegua eskasa eta kalitate urrikoa den bitartean, kreditua hain zaila izaten jarraitzen duen eta hainbeste pertsonei funtsezko aukerak ixten zaizkien bitartean”, azpimarratu dute.
Horrela Innerarityk eta Lujanek iritzi dute “sei hilabete galdu direla Estatuan”, lan erreforma, LOMCE legea edo Mozal Legea bezalako lege antisozialak indarrean jarraitzen dutelako eta horiek bertan behera uzteko lan egingo dutenaren konpromisoa azaldu dute. “Jokoan dauden kostu sozialak daude, bai eta gure autogobernuarentzako kostuak ere. Baina bereziki ahulenentzat. Nola azalduko dugu orain Osasungintza erreforma eta etorkinentzako neurri falta? Eta gure hirietara etorri nahi duten baina oraindik jardunean dagoen gobernuaren politikarengatik ezin duten errefuxiatuentzako?”, nabarmendu dute.
Geroa Bairen hautagaiek gainera, urte honetan zehar Uxue Barkosen Gobernuak martxan jarritako neurrietako batzuk gogorarazi dituzte, hala nola lankidetzari laguntzetan %33 hazkundea edo Nafarroak Estatuko pobrezia tasa baxuena edukitzea. “Ezin gara harro egon, zifra oso altua baita, altuegia. Baina lanarekin eta konpromisoaren zenbakiei buelta eman diezaiekegula frogatu dugu”, adierazi dute.
Zentzu honetan, Innerarityk eta Lujanek ziurtatu dute “biraketa sozial horrekin konpromisoa duen gobernu bat eratzearen alde egingo dutela lan”, bai eta koalizioa “begirale egongo delaa babes sozialaren politika publikoak nola kudeatzen diren eta enplegua sortzeko ekimen publikoa zaintzeko”. “Beharrezkoa da ezberdintasun sozialen aurkako etengabeko borroka; Beste ekonomia eredu bat, hezkuntzan eta ikerketan inbertitzeko prest dagoena; bere maisu eta irakasleak baloratuko dituena; Eta arduraren zentzu berri bat, kontsumo pertsonaletik inbertsio handietaraino”, amaitu du.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.