Daniel Innerarity eta Anika Luján, Geroa Bairen Kongresurako eta Senaturako hautagaiek topaketa egin dute gaur Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariarekin; Koalizioko Foru Exekutiboko kideekin, parlamentariekin, alkateekin eta zinegotziekin.
Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak “orain dela bost urte gure herri eta hirietako kaleetan zehar barreiatu zen haserrea” gogorarazi du. “Haserrea ustelkeriaren aurrean, krisialdi aurrean ezberdintasunagatik edo aldaketa nahi sakona bultzatu zuen arkitektura instituzionalaren agortzea, Geroa Baik aldaketa hori gauzatzeko gai izan delarik”, azpimarratu du.
Horrela, Eguesibarren, Zizurren, Altsasun, Burgeten, Burlatan, Azuelon edo Lesakan udaletako buru moduan edo Iruñean, Lizarran, Ribaforadan, Lodosa edo Esteribarren, non Geroa Baik aldaketa eraikitzen lagundu duen, Innerarityk koalizioak egiten ari duen lana balioetsi du. “Hiritargoak hurbilen dituen erakundeekin egiten ez den ezer iraunkorrik ez dago”, nabarmendu du.
Geroa Bairen hautagaiak Geroa Bairen hautetsiek egiten ari duten “behetik gorako” lana nabarmendu du bai eta adierazi gaur egun ematen den egoerarekin aurrez aurre dagoela, “alderdi asko baitago goitik eraikiak, marketing kanpainen bidez eta telebistaren laguntzarekin erakunde handietan sartzea erraza dela aprobetxatuz”.
“Geroa Bairen gizon eta emakumeoi zer edo zerek adierazten baigaitu, hori aldaketa gauzatzeko adorea da, eta hori arduraz, buru argiz eta mailaka egiteko asmoa ere. Ez zaizkigu aldaketak gustatzen horiek keinuak edo oihuak badira, baizik eta pertsonen bizitzak hobetu ditzaketen politika erreal moduan. Ez gara irabazteko interesa duen elkarte politiko bat, baizik eta jendeak irabaztearen interesa duena; ez dugu inoren gainetik geratu nahi, baizik eta inor inoren gainetik ez dagoen gizartea eraiki”, azpimarratu du Innerarityk.
Ildo honetan ziurtatu du orain aurkezten den kanpainak “hainbeste udaletan eta Nafarroako Gobernuan aldaketa eramateko bozkatu gintuztenak konbentzitzea” espero duela. “Geroa Bairi botoa, orduan izan zen moduan, aldaketaren aldeko boto ziurra eta erabilgarria izango da, batzuen koldarkeriaren eta besteen antzerkien aurrean. Benetako aldaketa gara, hau ez baita broma bat eta pertsonen itxaropenak daude jokoan, haserre daudenenak, sufritzen dutenenak, errefuxiatutako pertsonenak, zerbitzu publikoen hondamena pairatzen dutenenak”, adierazi du.
Bere aldetik, Anika Lujánek nabarmendu du azken urteetan zehar “gizartearen haserrea agerian jarri dela politikagintza egiteko ohiko moduak direla eta”. “Behin eta berriro jendeak esan digu nekaturik dagoela eta nahitaezkoa zela politikagintza jarduteko beste modu batzuk bilatzea, ausartak eta zentzudunak izan behar ginela”, azpimarratu du.
Zentzu honetan, Senaturako Geroa Bairen hautagaiak ziurtatu du koalizioa “hiritarrek eskatzen duten aldaketa eskaerari erantzun serio eta arduratsua emateko gai dela”. “Gaur laguntzen gaituzten hautetsiek horren frogarik onena dira. Pertsona guzti hauek bere lan osoa jartzen ari dute Nafarroan aldaketa gauzatzeko, hainbat erakundetan eguneroko lanaren bitartez”, baloratu du.
Anika Lujánek Madrilera Geroa Bairen baloreak eramatearen garrantzia azpimarratu du, “pertsonekin konpromisoa, aldaketarekin konpromisoa eta ongi egindako lanarekin konpromisoa, Udaletatik Nafarroako Gobernuraino”. “Madrileko politikak asko du egungo Nafarroako politikatik ikasteko: ikasi beharra du ezberdin pentsatzen dutenen arteak adostea posible dela, benetan pertsonak lehen tokian jarri behar direla, eta eskuzabaltasunez jardun behar dugula”, amaitu du.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.