Innerarityk alderdi handiek bilatzen duten polarizazio politikoa kritikatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko urr. 6a, 00:00

Daniel Innerarity eta Anika Lujan Geroa Bairen Kongresurako eta Senaturako hautagaiek alderdi batzuek egin nahi duten polarizazioa kritikatu dute gaur, “sinplifikatzea eta baztertzea bilatzen duen bizio zahartzat” joz. “Haserretik eta 15-M-tik paisaia politiko berri baten iristea ospatzen ari ginen, aktore ehiagorekin, bipartidismoarekin bukatuko zuela zirudielarik. Orain iruditzen zaigu bipartidismo bera beste protagonista batzuekin errepikatu nahi duenik badagoela”, azpimarratu du Innerarityk.

Kongresurako koalizioaren hautagaiak ziurtatu du interes hauen aurrean, Geroa Baik “pertsona guztiak protagonista izatea nahi duela, bere nortasun, hizkuntza eta interes aniztasunarekin, eta Nafarroak Madrilen berriro ere Madrilen pisua izan dezan, inposaketarik inongo moduko menpekotasunik gabe”, baloratu du.

Innerarityk eta Lujanek azaldu dutenez koalizioak datozen hauteskunde orokorretara aurkeztuko duen programa “Geroa Bairen modura” dago egina, “behetik gora, alor taldeen eta herriguneen lanarekin”, eta bere ardatz nagusiak politika egiteko modu berria sustatzea, politika publikoei biraketa soziala ematea eta autogobernua defendatzea dira.

“Hiru legetan fokatu gara: lan erreforma bertan behera uztea, ahalbidetzen baitu, TRWn gertatu den moduan, azaroa eta abendua bitartean 22 pertsona kaleratzea eta ekainean iragartzea ia 200 aldi baterako langileak kontratatuko direla; Mozal legea, edozein modutan isunak jartzea edo espedienteak irekitzea ahalbidetzen baitu Carmen Alba Gobernuko ordezkariak eta PPren beste ordezkariek egin duten moduan; eta LOMCE legea, hezkuntza komunitate osoak errefusatu duen legea”, zehaztu du Lujanek.

Lujánek ziurtatu duenez Kongresuan eta Senatuan lau hilabeteko esperientziak “esan digu Madrilen ez dela Nafarroari buruz hitz egiten” eta “Estatuko politika nafartzearen eta Nafarroako aldaketaren esperientzia Madrilera eramatearen” aldeko apustua egin du. “Geroa Baik bi lelo eraman zituen abenduan, Defenda dezagun Nafarroa eta Nafarron hitza Madrilen. Senatuan bi leloei heldu diegu, beti egin dugun moduan. Gauza bera esan al dezakete Kongresuan egon diren Nafarroako ordezkariek?”, galdegin du.

Senaturako koalizioaren hautagaiak gainera “Geroa Bairen zigilua” balioetsi du, aldaketa “barearen, zentzudunaren eta serioaren” zigilua. “Programa bat dugu, gobernu bat, parlamentu talde bat, alkatetzak, eta Bixente Serrano Izkok eta Uxue Barkosek Kongresuan egin duten lana abal moduan ere. Aldaketa serioa gara eta benetako aldaketa lortzeko boto erabilgarria gara”, amaitu du Lujánek.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!