Innerarity: “Alderdi txikiak erabakigarriak izan daitezke datozen hauteskundeetan”

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko abu. 6a, 00:00

Daniel Innerarity filosofoa, Geroa Bairen Diputatuen Kongresurako hautagaiak, datozen hauteskundeetan alderdi txikiek izan dezaketen garrantzia azpimarratu du gaur La Sextan, “erabakigarriak” izan baitaitezke. “Koalizio handia iruzurra izango litzateke; Rajoy eta PP Gobernuan jarraitzea ahalbidetu dezakeen edozein formula frustrazio handia litzateke”, gaineratu du.

Innerarityk gainera politikak jendearen bizitzan duen garrantziari balioa eman dio: “badirudi politikak kezkatzen gaituenok garela ergelak. Norberak politikan interesik ez izatea zilegi da baina politikak pertsona hori bilatzen du, jarduten diren politikek eragiten baitiote”.

Ildo berean ziurtatu du “ustelkeriarik gabeko politika bat beharrezko baldintza dela politikak ona izateko, baina ez bakarra”. “Onartezina da errespetu falta, herrialde honek duen aniztasun sakonari zaion estimu falta, sektakeria, epe motzera pentsatzea edo gaur egun politika askotan dagoen eskuzabaltasun falta”, nabarmendu du. “Politikari denak berdinak direla dioen diskurtsoak eskuinaren mesedetan egiten du, ezkerrak anbizio handiagoa baitu”, ziurtatu du.

Bere hautagaitzari buruz, Innerarityk azaldu du lehen lerro politikora aurrerapausoa ematea erabaki duela “azken hilabeteetan alderdiek, bai zaharrek bai berriek ere, egin duten kudeaketa txarragatik, baina bereziki jendearen haserrearen izpirituaren gobernu bat sortzea bere eskuetan zuten alderdiengatik”. “Uste dugu diputatu bakarraren apaltasunetik aldaketa serioa, marra gorririk gabekoa eta antzerkitxorik gabekoa gertatzeko lagun dezakegula”, azpimarratu du Geroa Bairen hauatagaiak.

Innerarityk egoera hau orain urtebete Nafarroan gertatutakoarekin alderatu du, erabili zen “metodoa” zeharo ezberdina izan zenean. “Ezin da lehenbiziko postuak banatu eta dena marra gorriz bete. Nafarroan horrela jardun izan bagenu, hain Parlamentu zatituarekin, orain eskuineko gobernu bat edukiko genuke”, adierazi du.

Geroa Bairen Kongresurako hautagaiarentzat gainera, frogaturik geratu dira aurreko hauteskunde kanpainan hautagai batzuek aipatzen zituzten hainbat larritasun ez zirela hala haientzako. “Hainbat lege bertan behera uzteko larritasuna handia zegoen eta dago, hala nola Mozal Legea, Lan Erreforma edo LOMCE Legea eta egin dutena egoera hori luzatzea izan da, Kongresuan konturik ematen ez duen gobernu bat dagoen bitartean gainera”.

Innerarity gainera kritikoa izan da Estatuan Gobernurik eratu ez delako ezer gertatzen ez dela diotenekin. “PPren hainbat politika bertan behera uztea beharrezkoa zen. Zein aurpegirekin esango diogu errefuxiatu bati ez dela ezer gertatzen gobernurik ez dagoelako, Estatuen aldetik ‘solidaritate kuota’ hori itxoiten ari daba? Eta Lan Erreforma edo LOMCE Legeak eragiten dion pertsona bati?, azpimarratu du.

LURRALDE AFERA ESTATUAN

Geroa Bairen Kongresurako hautagaiak ziurtatu du azken urteek agerian jarri dutela, bereziki azken hilabeteetan, “Espainia askoz ere anitzagoa dela politikoki, ezker-eskuin ardatzean baino. Anitza da lurraldekotasunari dagokionez, hizkuntzari dagokionez…”, eta nabarmendu du beharrezkoa dela “erabaki politikoak baldintza bereko egoeratan hartzeko prozedimenduak eratzea, paktuaren bitartez, eta ez alde bat bestearen menpe egonik”. “Lurraldetasun aferan, emaitza aurretiaz ematen duten Konstituzioa eta lege markoak ditugu. Hau ez da zeharo demokratikoa eta baldintza bereko egoeran ematen den prozedimendua. Denok irabazi ahal izateko tresna nahiko dago, paktu bat beti baita garaipen bat baino hobea”, ebatzi du. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!