Geroa Baik Nafarroako Kutxari buruzko 150 informazio eta dokumento eskaera erregistratu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko mai. 18a, 00:00

Geroa Baik Nafarroako Kutxaren desagerpenari buruzko 150 informazio eta dokumentu eskaera erregistratu ditu Nafarroako Kutxa Fundazioari, Caixabanki, Espainiako Bankuari, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, Caja Canarias Banku Fundazioari, Caja de Burgos Banku Fundazioari, Caja Sol Banku Fundazioari eta Andaluziako, Kanarietako eta Gaztela-Leongo gobernuei zuzendurik. 

Koalizioak azpimarratu duenez “eskatutako informazio guztia zehatz mehatz aztertzea espero du, hiritarrek erantzunak behar baitituzte eta horretarako borondatea eta denbora badago”. 

Geroa Baiko parlamentari Unai Hualdek, Batzordeko lehendakari den heinean, informatu du parlamentu talde guztiek PPk ezik, gaur 12etan amaitzen zen epearen barruan erregistratu dituztela dokumentu eskaerak. Zentzu honetan, Batzordea datorren ostiralean elkartuko da ateak itxita horiek guztiak analizatu eta eskaerak erakunde ezberdinei igortzen hasteko. “Hiritarrek Nafarroako Kutxarekin eta Nafarroako Kutxan zer gertatu den jakitea eskatzen digute eta horretarako beharrezkoak diren dokumentu guztiak bilatzeko ardura dugu”. 

Zentzu honetan, Nafarroako Kutxa Fundazioak Batzorde berri honek eskatuko dion dokumentazio guztia bidaltzeko agertu duen jarrera “oso positibotzat” jo du eta, “parlamentu talde ezberdinek aurkeztu dutena ikusita, ez da gutxi izango” zehaztu du. Bere iritziz “hau beharko luke erakunde guztien jokabidea, batzorde honekin edukitzea espero den lankidetza ardurarekin koherentzian”. Zentzu honetan, lehendakaritzaren eta Ganberako zerbitzuen nahi osoa agertu du zalantza guztiak argitzeko eta interpelatutako erakundeekin behar bezain beste bilera egiteko egon daitezkeen eragozpen guztiak gainditzeko helburuarekin bai eta ostiraletik aurrera ezarriko den epean ahal den informazio gehiena lortzeko”. 

GEROA BAIk 65 informazio eskaera erregistratu ditu Nafarroako Kutxari zuzenduta eta 67 CaixaBanki, Nafarroako Kutxa eratzen zuten organo ezberdinen bileren akta eta eranskinak eskatuz; Banca Civican fusionatzea edo azken hau Caixabanken sartzea bezalako erabakiak babesteko erabili zen dokumentazioa eskatuz; auditoretza txostenak, egindako inbertsioenak eta artelanen inbentarioa, burtsara atera aurreko planak eta Nafarroako Kutxako Kontrol Batzordeak landutako txostenak bai eta Nafarroako Kutxako Auditoretza Batzordeak landutakoak ere, besteak beste. 

Bere aldetik, Espainiako Bankuari, 10 dokumentu eskatu dizkio koalizioak, Nafarroako Kutxari buruz 2000 urtetik 2012 urtera arte ateratako ikerketa txosten, espediente eta laburpen exekutiboen artean; Banca Cívicari eta bere fusioari buruzko txostenak; edota segimendu txostenak.

Nafarroako Gobernuari, Geroa Baik zortzi eskaera erregistratu ditu, Exekutiboak Nafarroako Kutxaren gainean 2000 urtetik burututako ikerketa edo fiskalizazio txostenak eman ditzan bai eta Nafarroako Gobernuaren boterean dagoen beste edozein dokumentu Nafarroako Kutxaren jardueraren edozein aspekturi dagokion ikertze eginkizunaren betetzearekin bat, bere Estatutuen arabera 1976 urtetik baitzegoen horretara behartuta. 

Koalizioak ere Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eskatu dio  Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Banca Cívicaren OPSaren inguruko (Burtsara ateratzea) txosten eta ebazpenak eman ditzan. 

Caja Canarias Banku Fundazioa, Caja de Burgos Banku Fundazioa eta Caja Sol Banku Fundazioari dagokienez, Geroa Baik bi dokumentazio mota eskatu dizkio erakunde bakoitzari, Banka Cívicaren fusio prozesuan bai eta ondoren Caixabankenean ere, kreditu erakunde ezberdinek kontrol, ikuskatze eta baimentze organo ezberdinei entregatu zituzte akordio, kontratu, plan eta abarren gainekoak hain zuzen ere. 

Azkenik, Andaluziako, Kanarietako eta Gaztela-Leongo gobernuei, Babeserako Sistema Insituzionalean haien kutxen (CajaSol, Caja Canarias eta Caja Burgos) integrazioaren eta Banca Cívicaren sorreraren eta ondorengo Caixabanken fusio eta absortzioaren gaineko akta eta akordioak eskatu dizkie.


Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!