Geroa Bai Iruñea txupinazoa Iruñeko Zapiarekin saritatuko pertsonak jaurtitzearen alde egin du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko ira. 5a, 00:00

Geroa Baik gaur gogorarazi du udal taldeak Ohore, Bereizkuntza eta Protokolo Ordenantzan planteatu zuela txupinazioa jaurtitzeko arduraduna aurreko urtean Iruñeko Zapia jasotako pertsona edo erakundea izan zedin, ulertzen baitu “txupinazoa jaurtitzeko arduradunaren maila igotzen duen prozedimendu logiko eta arrazoizko bat dela”. Proposamen hura ez zen onartua izan.

Proposamen honekin, Iruñeko Geroa Baik txupinazoa jaurtitzeko hautatze modua arautu nahi izan zuen, hiritarrek era indibidualean edo kolektibo eta elkarteen bidez Kultura Kontseiluari euren hautagaitzak aurkeztuz. Hautagaitzak aurkezteko epea itxi ondoren, Kulturaren Kontseiluak proposamen bat landuko luke hautagaien merituen arabera, horrela epaia egiteko beharrezkoak diren elementuak eskuragarri edukiz behin betiko hautaketa egin aurretik. Kultura Kontseiluaren proposamena Udalbatzak onartu beharko luke ehiengo osoz.

“Iruñeko Geroa Bain oraindik ere uste dugu txupinazoa jaurtiko duen pertsona aukeratzeko proposamenik egokiena dela hau, aurretik definituriko irizpide argi sorta bat aitortzen baitira”, balioetsi du koalizioak, gaineratuz “akats bat” iruditzen zaiona herri bozketa, “oso meritu argiak dituzten pertsona eta erakundeak bozkaketa horren menpe jartzeari errefusa egitea baitakar de facto”.

“Ez dugu imaginatzen Vianako Printzea Sarien hautagaien arteko bozkateka publikorik, adibidez, San Ferminen kartelarekin gertatzen den moduan, eta uste dugu festaren kartel on bat lortzeko ez dela modurik hoberena”, gaineratu du Geroa Bairen udal taldeak. Koalizioak, gainera, bere desadostasuna agertu du Mahaian dauden udal taldeek hautagairen aukeratzean parte hartu ezin dutelako. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!