Geroa Baik Gobernuak Erriberan hartzen ari dituen neurriak nabarmendu eta UPN, PSN eta PP-ren jarrera kritikatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko eka. 5a, 00:00

Geroa Baik prentsaurrekoa egin du gaur Tuteran, Anika Lujánek bere Senatuko esperientzia baloratu duelarik bai eta ganbera honetan burutu dituen ekimenak azaldu ere. Lujánek Koldo Martínez eta Unai Hualde foru parlamentariak izan ditu lagun, Nafarroako Gobernuak Erriberan burututako ekimen batzuk azpimarratu dituztelarik.

“Geroa Bain oso kontziente gara zeintzuk diren gaur egun Erriberak dituen beharrak, langabezia tasa altuena duen Nafarroako eskualdeetako bat, langabezia %155 hazi baita azken urteetan”, nabarmendu du Martínezek, UPN, PSN eta PPNren jarrerarekiko kritiko agertuz, “Nafarroan eta Erriberan azken 20 urteetan gobernatu ondoren Gobernu berria premiatzen baitute, hamar hilabete baino ez daramana, gobernatzen zutenean edo Gobernua babesten zutenean haiek sortutako edo irtenbidea ematen jakin ez zuten arazo guztiei lehenbailehen konponbidea bilatzera”.

Martínezek azaldu duenez, Geroa Baik Erriberan enpleguari bultzada emateko Proposamenak txostenaren diagnostikoa bere egiten du, Nafarroako Industriaren Elkarteak eta Erriberako enpresarien Elkarteak eginikoa, eta ziurtatu du Nafarroako Gobernuak eskualdean hartzen ari dituen neurriak ildo beretik doazela.

“Foru Exekutibotik hartzen ari diren neurriek gure komunitatearen gizarte eta lurralde kohesioaren bidetik egiten dute, bai eta bideragarritasun ekonomikoan eta ingurumenaren zaintzan”, baloratu du Martínezek, Erriberako garapen ekonomikoa laguntzeko hamar ekimen zerrendatuz: nekazal-elikadura industriari laguntzak Erriberako 20 enpresentzako, enpresa txiki eta ertain industrialentzako laguntzak, Sodenak bultzaturiko Orizont programa, Portu Lehorraren inaugurazioa edo Montes del Cierzo industrialdearen burutzea.

Geroa Bairen parlamentuko eledunak gainera azpimarratu nahi izan du Gobernuak Erriberan Osasungintzaren alde egiten ari duen apustua. “Azken urteetan UPNren Gobernuak oso baliabide gutxi eman ditu Erriberako osasungintza inbertsioetan. 2013an 127.000 euro besterik ez zituen eman eta 2014an, 394.000”, zehaztu du. “Urte honetan ia 2 milioi inbertituko dira Tuterako osasun zentroetarako eta Reina Sofia Ospitalerako. Kronikoen estrategia bultzatu da gainera, Erriberako 17.000 gaixoengan eragin zuzen positiboa izango duelarik, Bizitzaren Autobusaren finantzaketaren %100 bere gain hartu du Gobernuak, eta Reina Sofia Ospitaleko Laborategia mantendu da, gizartearen eskaerari erantzuna emanez horrela”, gaineratu du.

UNAI HUALDEK UPN-K ETA PP-K NAFARROAKO UBIDEAREKIN EGITEN DUTEN ERABILERA ALDERDIKOIA SALATU DU

Bere aldetik, Unai Hualde parlamentariak bere poza agertu du Nafarroako Gobernuak Tokiko Inbertsioen hainbat onra txiki desblokeatu dituelako Tokiko Inbertsio Planean, UPNren Gobernuak 2012 urtetik blokeaturik baitzituen. “Oso oinarrizkoak eta premiazkoak diren inbertsioak dira, ur horniketa, saneamendua edo argiztatze publikoari loturikoak, eta Valtierra, Cintruenigo, Azkoien, Arguedas edo Murillok urteak daramatzate itxoiten”, nabarmendu du.

Nafarroako Ubideari dagokionez, Hualdek UPNk eta PPk gai honekin egiten ari duten erabilera alderdikoia salatu du. “Ubidea ez da gelditu. Egiten ari dena zera da, ureztatzeko hornidura sistema ezberdinak analizatzeko beharrezko pausuak eman. Helburua 2016ko amaierarako, presarik gabe baina gelditu gabe, Erriberako ur beharra ahal den kostu txikienarekin asetuko duen proiektua definiturik edukitzea da, egungo edo etorkizuneko erabiltzailerik kaltetu gabe”, ziurtatu du.

Halaber, Geroa Baiko parlamentaria oso kritiko azaldu da UPN eta PPrekin, Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen berrikusketa honekin “2013an Yolanda Barcina eta Arias Cañetek izenpetutako mandatua betetzen ari baita, obraren finantzaketa berrikustea exigitzen baitzuen bigarren fasea hasi aurretik”. Hualdek gogorarazi du ere, bere Gobernuaren azken txanpan UPNk ureztatzailei tarifaren %60ko goratzea onartu zuela 2016rako, eta egungo Nafarroako Gobernuak %15 murriztea lortu duela Ministerioarekin gogor negoziatu ondoren.

ANIKA LUJÁN: “HARRO NAGO. AHOTS PROPIOA EDUKI DUGU”

Azkenik, Anika Luján harro agertu da azken hilabeteetan Senatuan egin duen lanarekin, hauteskundeetara aurkeztu zeneko helburua bete duela iritzi baitu: ahots propioa eduki, estatu mailako alderdiekin lotura edo konpromisorik gabe, eta Nafarroatik, Nafarroagatik eta Nafarroarentzako hitz eginez. “Beti esan genuen gure helburua Madrileko erakundeetara Nafarroan eman zen aldaketaren ahotsa eramatea zela. Egiten saiatu garena izan da eta uste dut lortu dugula”, baloratu du.

Bere lanari buruz, azaldu du bi mozio aurkeztu dituela Senatuan: bat, oposaketetan C1 ingelera baldintzadun plazak deitzea galarazten duen Errege Dekretuaren aldatzea, eta beste bat LEPren aurkako helegiteak kentzea planteatzen zuena. “Gobernu zentralari zuzendurik Erriberari buruzko hainbat galdera erregistratu genituen ere. Zehazki, iazko uholdeen ondoren nekazarien laguntzen ordaintzearen atzerapenaren inguruan et martxoan Cadreita parean mota baten hausturaren ondoren Ebro ibaiaren ibilguaren egoerari buruz. “Tamalez, PPren jarduneko Gobernuak ez du parlamentu kontrolpean bere burua jarri nahi izan ez Kongresuan ez eta Senatuan ere eta planteatu dizkiogun galdera bakar bati ere ez dio erantzun”, amaitu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!