Geroa Baik pedagogia eta borondate politiko gehiago eskatu du lan arloan gizon eta emakumeen arteko desberdintasunen aurkako borrokokan

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko mar. 30a, 00:00

Geroa Bairen parlamentu taldeak mozio bat erregistratu du Nafarroako Gobernuari eskatzeko “beharrezko neurriak har ditzan gizonezko eta emakumezko langileen ardura banatua sustatzeko bai alor publikoan bai alor pribatuan ere”.

María Solanak deitoratu duenez “adierazleek behin eta berriro erakusten dute desberdintasun egoera hau, eta pedagogiaz eta borondate politikoz konpondu beharra dago”. Horregatik, koalizioak proposatu du kontratazio publikoetan sustagarriak ezar daitezen, horrela enpresek dituzten Kontziliazio Planak positiboki baloratu ahal izateko.

Bestalde, parlamentariak “ardura banatuaren aldeko itun baten” alde egin du, “inplikaturik dauden agente guztiak integratuz, erakunde, enpresa, sindikatu, GKE zein hiritarrak; familiako ohiko rolak kolokan jarriko dituen generazio arteko ituna”. Solanak azpimarratu duenez beharrezkoak diren neurri guztiak hartu behar dira sentsibilizazio kanpainen bidez bai eta ardura banatuaren sustapen kanpainen bidez ere “rol eta estereotipo sexistak  deuseztatuko dituen aldaketa kultural bat lortzeko”, eta nabarmendu du “etxeko, familiaren eta zaintzen esparrua era parekidean egin behar dutela bere bai emakumezkoek bai gizonezkoek ere”.

Azkenik, koalizioak Estatuko Gobernuari eskatu dio “gurasoen aldetik, jaiotza, adopzio edo harrera kasuetan adin txikikoen zaintza eta arretarako baimen eta laguntzen sistema eraldatu dezan, kronograma zehatza eta egingarria ezarriz, ahalik eta epe txikienean besterenezinak diren aitatasun baimenak egun indarrean dauden amatasunenetara parekidetu daitezen”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!