Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin eta Akitaniako departamentuarekin euskararen hizkuntza adierazle sistema bat lantzeko lankidetza proiektu bat egiteko sinatutako hitzarmena UPNk Senatuko osoko bilkurara eramatea deitoratu du Anika Lujánek, Uxue Barkosen Exekutiboaren aurka egiteko egin baitu, bai eta bere hizkuntza politikaren eta hezkuntza politikaren aurka ere.
Geroa Baiko senatariak bere harridura agertu zuen “Yanguasek argudio xelebreak erabili baitzituen, hala nola Uxue Barkosen hitzak testuingurutik kanpo, adibidez hainbeste erabili den esaldia esanez hezkuntza Lehendakariarentzako obsesioa dela, edota Hezkuntza kontseilariak PAI gelditu duela euskarazko eredua Nafarroa osora hedatzeko”.
Anika Lujánek defendatu duenez “Senatua bezalako erakunde bati prestutasuna eman nahi badiogu, UPN eta bere senataria den Pachi Yanguasi gonbita luzatzen diet Nafarroaren onuran lan egin dezaten eta bere taldeak Nafarroako Parlamentuan horren gainean inolako ekimenik egin ez duten hitzarmena ez dezatela era alderdikoian erabili, ulertzen baitugu alde daudela”.
Geroa Baiko senatariaren aburuz “Yanguasen hizketaldiaren larriena da, euskararen, Nafarroako berezko hizkuntzaren alegia, errealitate soziala ezagutzeko hitzarmen bati buruz hitz egitean esatea UPNk Nafarroako estatusa Espainiako zati bezala defendatzen du –esaten dugu, esan dugu eta berriro ere esango dugu-, eta zaindari egongo da Nafarroa foral eta Espainian integratutakoaren nortasunarekiko hain sentikorrak diren gai hauetan”. “Gure hizkuntza Nafarroako status Espainiaren zati bezala denaren defentsarekin eta nortasun aferekin nahastea, UPNk euskararekin egiten duen erabilera politikoaren froga bat gehiago da”, azpimarratu du senatariak.
Zentzu honetan, Anika Lujánek UPNri eskatu dio euskara era politikoan erabiltzeari utz diezaion, hizkuntzari mina egiteaz gain, UPNren gobernu ezberdinek jardundako Nafarroa bitan zatitzeko politikan tematzen baita, eta orain, aldaketaren Gobernuak hori birbideratu nahi baitu”
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.