Unai Hualde, Geroa Bairen parlamentu taldeko Ingurumen batzordeko bozeramaileak baloratu duenez Gobernuak aurkeztutako zirriborroa “proposamen soila da Nafarroan hondakinen ziklo guztiarentzako eszenatoki ezberdinak erakusteko eta 2016an zehar prozesu honetan parte hartuko duten erakunde eta gizarte agenteei dagokie Nafarroako Hondakin Plana (PIGRIN) zehaztea”.
Zentzu honetan, Geroa Baik positiboa deritzo proposamenak daraman filosofia, gizartean pentsamolde aldaketa baten alde egiten baitu –jasangarriago bat- hondakina baliabide bezala hartzeko ekonomia zirkularra deiturikoaren markoan eta arloan Europako direktibekin bat.
Hualderen arabera “Geroa Bain ziur gaude orain hasten den prozesu partehartzailean agente guztiak izango garela gai hondakinen murrizketa, berrerabilera eta birziklatzerako konpromiso serioak lortzeko bai eta dokumentuan 2025eko denbora jomugarako proposatzen diren asmo handiko portzentajeak lortzeko”.
Halaber, helburua hondar frakzioa ahalik eta gutxienera murriztea izan behar dela uste du baina “denok dakigu zerbait egongo dela eta beharrezkoa izango da erabakitzea zein trataera eman planteatuko diren alternatiben barruan”. Zentzu honetan iritzi du prozesuan parte hartuko duten agente ezberdinen ardura dela alternatibak mahaigaineratzea, kontutan hartuz errausketaren aukera baztertua dagoela eta komunitateko araudia geroz eta murriztaileagoa dela botatzea bezalako aukerekin.
Errausketa banatua dela eta, Hualderen ustez eztabaidak aurreratzea ez da ona aukera guztiak analizatu gabe eta frakzio hau zementu fabriketan erregai bezala erabiltzeak iraganean oposizio handia eragin zuela deritzo bai eta gainditutako eztabaida dela ere.
Parlamentuan Plan honen eztabaidan bere koalizioaren parte hartzeko asmoa berretsi du Unai Hualdek. Hau dela eta, Nafarroako Gobernua babesten duten gainontzeko parlamentu taldeekin batera eta eztabaida aberasteko helburuz (EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra), jada Carcareko eta birziklatze eta konpostaje plantara Tuterako El Culebrete trataera plantara bisitaldiak eskatu dira, biak Nafarroako Hondakin Partzuergoak kudeaturik, bai eta Gongorako hondakin zentrora, Iruñerriko Mankomunitateak kudeaturik.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.