Iruñeko Geroa Baik aisialdirako lokal txikien funtzionamendua arautzen duen Udal Ordenantza proiektuan elkarbizitza akordio eredua sartzea proposatu du, “lokal horien erabiltzaile eta hauek kokatzen diren eraikin eta hiriko guneetako bizilagunen interesak bateratzeko, eta lokalak modu egokian funtzionatzen dutela bermatzeko, arazoak eta arriskuak ekidinez”.
Hirigintza Batzordean bere eztabaida eta onarpenerako aurkeztu duen zuzenketan, udal taldeak eskatu du ordenantzan ezartzen diren ordutegi mugak (larunbata eta jai egunetan lokalak 2.30 eta 9.00 artean itxita egon beharra eta 2.00 eta 9.00etan gainontzeko egunetan) ez daitezela ezarri aisialdi txikirako erabiltzaileen eta jabe komunitatearen artean elkarbizitza akordio bat sinatu denean, horrela bien artean izenpetutako itunean horrela ageri bada.
Elkarbizitza akordio hau “erabiltzaileen hiru ordezkarik eta eraikineko jabe komunitateko presidenteak sinatu beharko dute; bi zatiek beharrezkotzat jotzen dituzten neurriak kontutan har ditzake, hala nola funtzionamendu ordutegia edo beste batzuk, indarrean dagoen araudiaren aurka egin gabe beti; jarduerak irauten duen artean egongo da indarrean eta bien adostasunarekin amaitu ahal izango da edo bi aldeetako batek espreski salatzen duenean”.
Iruñeko Geroa Baik hasiera batean zortzi zuzenketa aurkeztu zizkion UPNk landutako Udal Ordenantza proposamenari, baina erregionalistek gaur aurkeztu duten proiektuan sartu dituzte.
UPNk bere egin dituen zuzenketa hauen artean, lizentzia lortzeko prozedimendua, lokal hauek kokatzen diren eraikuntza eta kokalekuaren baldintzak “egungo araudia osatuko dituzten arauak onartu arte”, edo araudiaren izenaren aldaketa (aisialdi txikirako lokalen funtzionamendua arautzen duen udal ordenantza, eta ez aisialdi pribaturako lokalen funtzionamendua arautzen duen udal ordenantza”) nabarmentzen dira.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.