Koldo Martínez Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko eledunak esan duenez, Institución Futuro think thankaren presidente den Belen Goñik martxoaren 5ean UPNk antolaturiko ekitaldi batean adierazi zuen bere esperientziak zioela gizon eta emakumeek ikasketak elkarrekin egiten dituztenean “emakumezko lidergoak eklipsatu egin direla”. Goñik hizlari moduan hartu zuen parte Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta Blanca de Navarra Elkarteak egindako ekitaldi batean, UPNri loturiko emakumekoen elkartea alegia. Ekitaldiak UPNren presidente Javier Espartzaren “babesa” eduki zuen ere.
Geroa Bain uste dugu “horrelako adierazpenek gutxi edo ezer ere ez dutela egiten emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde, baizik eta edozein berdintasun politikaren aurkako eraso garbia direla”. Horregatik, Martínezek ziurtatu duenez, “UPNren presidenteak ziurtapen hori gaitzetsiz inolako adierazpenik egin ez izana kezkatzen gaitu, horregatik hura babesten duen eta ados dagoen edo gaitzesten duen publikoki esatea eskatzen diogu”.
Eledunak ziurtatu duenez, “babesten badu edo horren aurrean isilik mantentzen bada, gaur Parlamentuan onartutako adierazpenean errespetatzen dituela dioen genero berdintasun, elkartasun eta bestearekiko errespetu baloreetan hezkuntzaren aldeko bere ustezko apustua kontraesango du”.
Koldo Martínezek gaineratu duenez, beste gaien inguruan, Hezkuntza Departamentuan “beti egin dira eta egiten jarraituko dira ikasgela beharren estimazioak, aurrematrikulatze datuetan oinarrituz, ekainean zuzentzen diren estimazioak matrikulazioaren datuetan oinarrituz eta irailean egin izan dira ere, eta oraingo honetan, beharrezkoa bada, berriro egingo dira”. Horregatik guztiagatik “horren gainean hainbat sektoreetatik bultzatzen ari den beldurraren kanpaina” gaitzetsi du Martínezek. Ez da aurreko gobernuek alor honetan egin ez zutena ez beste egiten ari, eta gainera, egin beharrekoa da”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.