Ana Luján Geroa Baiko senatariak idatzizko galdera bat erregistratu du Goi Ganberan urtero Ebro ibaia Nafarroako Erriberan zehar dituen uholdeen inguruan hainbat galdera eginez, ibaiaren ibilguaren garbitze lanen egoera zein den jakiteko edo lan horien panifikatze zehatza existitzen den jakiteko.
“UIholde hauek kalte larriak eragiten dituzte udalerrietan, nekazal landetan eta errepide sarean eta ibilguaren garbiketa beharrezkoa egiten dute, uholdeek eragiten dituzten kaltean gutxitzea lagunduz”, esan du Lujánek, zeinak gainera iaz ibilguan konponketak egiteko erabili zen aurrekontua zein den galdetu du zehazki bai eta etorkizunean egingo direnei buruz, uholde berrien ondorioz mota bat hautsi baita.
“2015eko urtarrila eta martxoa artean erregistratu diren Ebro ibaiaren hazkunde nabarmenen ondoren, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak larrialdizko lan sorta bat egin zituen gehien kaltetutako puntuetan ibilguaren konponketarako. Horietako bat Ebro ibaia Cadreita eta Alfarotik pasatzen denekoa da. Konponketa egin arren, pasa den 2016ko martxoaren 1ean, ohiko hazkunde baten ondorioz, puntu honetan dagoen motaren haustura gertatu zen, NA-113 errepidea Castejonen moztera behartuz, 75 eta 77 kilometro puntuen artea”, azaldu du Geroa Baiko senatariak.
Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administraritza Departamentuko teknikariek kalteen ikerketaren ondoren, hauek agerian utzi zuten eraitsiera ez zela eman ibilgua motaren gainetik hazi zelako, bere oinarrian saturazioagatik baizik, mota hartxintxarrekin bakarrik eraiki zelako eta, hortaz, uraren infiltrazioa lagunduz ibaiak ohiko haztea gainditu zuenean.
Horregatik, Lujánek Cadreitan Ebro ibaiaren ibilguaren konponketarako aurrekontua zenbatekoa den jakin nahi du (beharrezkoa, orain hilabete gutxi egin zenak ez baitzuen funtzionatu) eta zein den ibaiaren puntu hau berriro konpontzeko erabiliko den aurrekontua.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.