Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko eledun Koldo Martínezek nabarmendu duenez “erregionalisten kudeaketan zehar, nafarrok milioi bat euro galdu genituen Nafarroako Kutxaren desagerpenarekin. Baina horretaz gain, denok elkartzen gintuen sinbolo bat, ikono bat eta errealitate bat galdu genuen”. Martínezek ziurtatu duenez “ez da posible ezaugarri honetako Kutxa bat horrela desagertzea, ardura politikorik gabe. Garrantzitsua da ikertzen jarraitzea”.
Martínezek gaineratu du “UPN erratu egiten duela horrelako aferei garrantzia kentzen dienean eta tontotzat hartzen gaitu nafar guztiak”. Eledunak ziurtatu du “Comptosek Los Arcoseko Udalari buruz egindako txostena ikusi besterik ez dagoela. UPN bere ondorioetan aurreratu zen eta emaitza zera da, Comtosek ebatzi duela Udalak 1,1 milioiko zorra duela, bere dirukutxa soberakina negatiboa dela eta ordainei aurre egiteko zailtasunak daudela”.
Bestalde, ziurtatu du “ironikoa dela erregionalistek Parlamentuan egiten diren kontrol saio kopurua gutxiestea, “aurreko Nafarroako Gobernu bakar batek ere Foru Komunitateko hiritarrekiko eduki ez duen demokrazia eta gardentasun zeinu argi bat alegia” eta nabarmendu du “tamalgarria dela horrelako aferekin izurra izurtzea, osasun demokratiko zeinu bat baita eta Gobernu honek ordezkatzen duen aniztasuna agertzen duena, UPNk aurrera eramandako gehiengo osoaren kudeaketetatik urrun”.
Martínezek ere “UPN argudio bakarra duela” nabarmendu nahi izan du, “hiritarrak egia erdiekin aurka jarri, horrela hiritarrak nahastuz besterik ez”, hori “oso larria” dela adieraziz. “Adibidez, erregionalistentzako D eredua eremu ez euskaldunera hedatzea edo ondorengo Ikurren Lege berria inposaketa dira, bi kasutan hiritarrek egokia iritzi duten egin denean eta egiten jarraituko denean, ez gehiago ez gutxiago” amaitu du Martínezek.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.