Zizurreko Udalak, udalerriko hiru herriguneak autobus bidez lotzeko Iruñerriko Mankomunitateari proposamen bat aurkeztu dio aste honetan. Zizur Nagusiko alkate Jon Gondánek (Geroa Bai) eta Hirigintza ardura duen zinegotzi Andoni Serranok (Geroa Bai) bilera egin zuten IMko eskualdeko hiri garraioaren arduradunekin udal barruko konexioari konponbidea bilatzeko.
“Udaletik mankomunitateari eskatu zaio 2010 geroztik existitzen den arazo honi irtenbidea emateko gure proposamena iker dezan, Zizurreko hiru herriguneak (Alde Zaharra, Ardoi eta Zizur urbanizazioa) haien artean lotzen zituen 24 linea bertan behera utzi baitzen.
Gondánek gogorarazi duenez ia 6.000 bizilagun dira Alde Zaharrean eta Ardoin oinarrizko zerbitzu publikoetatik urrun, hala nola Osasun etxea, polikiroldegia, udal ludoteka, ikastetxe publikoak edo Kultura Etxea. “Ez da udalerri baten komunikazio arazo bat bakarrik, hiritar guztiek oinarrizko zerbitzu publikoetara berdintasunezko sarbidea edukitzeko aukera baizik”, balioetsi du Gondánek, azalduz “bizilagunek tokialdatzeko zailtasun gaineratua dutela” A-12 autobidea dela eta.
Proposamenak direla eta, lehen aukera, Emakumearen plazako azken geltokitik (Ardoi) 15 linea luzatzea litzateke, 18 lineako azken geltokiraino, jubilatuen klubaren eta gaztetxearen ondoan. Bigarren proposamenak 2007-2011 agintaldiko proiektu bat berreskuratzen du (Zizur Txikia Zizur Nagusia eta Ardoirekin eta NUP eta NUrekin lotu ditzakeen 1 linearen hedatzea). Hirugarren proposamena linea berri baten sorrera litzateke, 2010ean desagertutako 24 linea.
Jon Gondán alkateak oso positibotzat balioetsi du lehen bilera hau, “IMren aldetik Zizurreko bizilagunentzako hain beharrezkoa den aukera bat bilatzeko borondatea” ikusi baitu, “urteen ondoren arretarik ematen ari ez zitzaion eskaera bati erantzuna emateko”. Lehen hilabeteetan beste bilera bat aurreikusten da mankomunitateak Udalaren proposamenaren balorazioa azal dezan, eta horrela “eskakizuna errealitate bihurtzeko oinarriak ezarriz”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.