Ana Lujánek Sanchezi (PSOE) eskatu dio ez ditzala aldaketa itxaropenak zapuztu

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko ots. 3a, 00:00

Ana Luján, Geroa Baiko senatariak gaur Sánchezi (PSOE) eskatu dio gobernua eratzeko elkarrizketak berbideratu ditzan eta talde abertzale eta ezkertiarrei ireki ditzan, “bazterkeriarik gabe”. “huts egindako inbestidura honek ez gaitu legegintzaldi amaiera batera eraman. Prozesua luzea da eta itun aurrerakoi baten aukera oraindik ere existitu beharko luke”, balioetsi du.

Senataria kritiko azaldu da estatuko indarren artean eman den elkarrizketa dinamikarekin, “bi bandotan eta programa ildoak argi eduki gabe”, Nafarroan gertatu ez zen bezala, non elkarrizketa “lau aldekoak izan ziren, joko bikoitz eta iluntasunik gabe”. “Geroa Baitik, mahai gainean jarri beharreko lehen gauza politikak eta pertsonak direla ulertzen dugu; eta pertsonen beharrei erantzuna emango dieten programa baten ildoak”.

“Sánchez eta PSOEk hiritarrak entzun beharko lituzkete, hautestontzietan adierazi baita eta aldaketaren alde egin baitu; PPk burutu dituen lege eta politika antisozialak bertan behera utziko dituen gobernu aurrerakoi bat”, azpimarratu du Lujánek, Sánchezi eskatuz “ausarta izan dadila eta beldurra alde batera utz dezala”. “Nafarroan, zoritxarrez, mota honetako esperientziak ditugu, non PSNk aldaketa itxaropenak hainbat alditan zapuztu zituen. Espero dezagun egindako akatsetatik ikasi izana”, ziurtatu du senatariak.

Lujánek adibide bezala jarri du Nafarroan eman zen Programa Akordioa, hiritarrek hautestontzien bidez emandako agindua ulertu zuten lau indar ezberdinen arteko akordio bat, amankomuneko puntuak azpimarratuz, ezberdintasunak bidean utziz eta gainera horiek konpontzeko mekanismoak eraikiz, horretarako baitago jarraipen batzordea. “Jada funtzionatu duen eta oso ongi egiten duen eredua da. Gaur egun PSOE eta Ciudadanosen artean dagoen akordioa, parlamentuko gehiengoa ere ez duen ituna da, horregatik elkarrizketak berriro hasteko garaia da”, amaitu du Geroa Baiko senatariak.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!