Geroa Baiko parlamentari Jokin Castiellak UPNren hitzak kritikatu ditu, Gobernu berriak kontu “akatsgabeak” jaso dituela esan baitu, “egiatan BPGren %19ko zorra dugunean”. Castiellak ziurtatu duenez UPN “kudeaketa zaharkitua eta bere garaiarekin bat ez zetorrena egin zuen, 2011n sortutako kontuekin”. Parlamentuko gehiengoak Geroa Bai, EH Bildu, Podemos Ahal Dugu eta I-Eren kontrako botoekin 2014ko Nafarroako Kontu Orokorren Legea ez du onartu”.
Bere aldetik, Unai Hualde parlamentariak berretsi du Tokiko Inbertsio Planaren desblokeoa “Gobernuak toki erakundeekin betetzen duen bere hirugarren konpromiso larria dela jada” eta ziurtatu du “murrizketa eta izozte urteen ondoren, 2009-2012 Planetik zintzilik dauden inbertsioak desblokeatu nahi direla”. Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurak aho batez onartu du indarrean dagoen Tokiko Inbertsio Planaren ordenatzerako eta bultzatzerako Foru Legea. Hualdek amaitu du esanez “hemendik aurrera egutegi errealista finkatu behar dela bai eta inbertsioei aterabidea eman”.
Gai zerrendako hirugarren puntuan Koldo Martínez parlamentu taldeko eledunak GEROA BAIk aurkezturiko ekimen bat defendatu du bai eta ziurtatu “atzerriko hizkuntza baldintza duten oposaketak deitu ahal izateko aukera guztiak hartu behar direla kontutan”. Parlamentuko Osoko Bilkurak UPN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin Hezkuntza Ministerioari “maisu kidegora sartzeko oinarrizko estatuko araudia aldatu dezan, atzerriko hizkuntza baldintzadun irakasleriaren sartzea ahalbidetzeko” eskatzen duen ebazpen bat onartu du.
Jarraian, María Solanak Hezkuntzako polemika “ez duela LEPak sortzen baizik eta oposizioak” kritikatu du. Solanak gaineratu du Kontseilaria “Programa Akordioarekiko leiala izan dela bai eta LEP egin duen talde teknikoarekiko ere”, eta berriro esan du denborazkotasunarekin amaitzen duela. Parlamentuak Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren kontrako botoekin eta UPN eta PPren aldekoekin José Luis Mendoza Hezkuntza Kontseilaria gaitzesteko bi proposamenak (UPN eta PP) baztertu ditu. Solanak amaitu du esanez “Geroa Bairentzako gaitzespen bat afera serioa dela eta ezin dela makulu-hitz moduan erabili oposizioa egiteko edo alderdi interesak medio”.
Osoko Bilkurak aurrera egin ahala Koldo Martínezek gogorarazi du “Hizkuntza Gutxitu eta Erregionalen Europako Karta indarrean dagoela eta bete behar dela”, eta kritikatu du aurreko exekutiboak ez zituela organo honek ebazten dituen txostenen gomendioak jarraitu; Bozeramaileak azpimarratu du atzerriko hizkuntzen ikasketan ez lukeela berezkoen aurka egin behar, kasu honetan euskara”. Osoko Bilkurak estatuen hizkuntza politikari buruz ebaluatze txostenak agertzen dituen gomendio guztiak kontutan hartzeko ebazpena onartu du aho batez.
Bere aldetik, Virginia Alemán parlamentariak gogorarazi du “UPN, PSN eta PPren murrizketa politikek gazteak interneten arriskuei buruz hezteko programak eta kanpainak deskuidatu zituela”, zentzu honetan, gaineratu du “sare sozialek aukerak eskaintzen dituztela eta haien aurrean gure seme alabak prestaturik egon behar dutela”, eta gaineratu du “erabilera egokia azpimarratu behar dela eta hezkuntza komunitateari Komunikaziorako eta Informaziorako Teknologien erabilera seguru batentzako programa bat eskaini”. Parlamentuak aho batez onartu du ebazpena, Nafarroako Gobernuari eskatuz hezkuntza programa bat martxan jar dezan sare sozialen erabileratik eratorritako pribatutasun eta segurtasun arriskuak ekiditeko.
Ondoren, Patxi Leuzak salatu du “UPN tokirik aproposenean dagoela, oposizioan, haiek 20 urtetan egin ez duten guztia egitea eskatzen ari baitira”. Leuzak, legegintzaldi honetan berdintasun agente plazak sortzeko mozio batean parte hartu du, nabarmenduz Geroa Bairen jarrera genero indarkeriaren inguruan argia dela, eta gogorarazi du Gobernuak Programa Akordioaren ildotik lanean jarraituko duela. Mozioa onartua izan da UPN, EH Bildu, Podemos Ahal Dugu, PSN, PP eta I-Eren aldeko bozekin eta Geroa Bairen abstentzioarekin.
Saioaren azken zatian, María Solanak PSNren mozio batean parte hartu du, Nafarroan Hezkuntzaren aldeko Itun Sozial eta Politiko zabal baten eskaeraren inguruan. Parlamentariak kritikatu duenez “Hezkuntzaren aldeko Itun sozial eta politikoarekin, PSN bere liburuari buruz hitz egitera etorri zaigu, bere programari buruz alegia”. Solanak berretsi du ekimen horrekin “PSN tinkotasunik gabe eskaintzen duela besoa, ke hutsa den enuntziatu batekin, Kontseilaria aurretik erasotu eta gaitzetsi baitu”, eta gaineratu du “Hezkuntza Itunak Nafarroaren aniztasuna errespetatu behar duela, hezkuntza marko egonkor eta adostu batekin”. Mozioa azkenik Geroa Bai, EH Bildu, Podemos Ahal Dugu eta I-Eren kontrako botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aldekoekin onartu gabe geratu da.
Azkenik, Parlamentuko Osoko Bilkurak Ubaldo González Delgado hautatu du NUPeko Kontseilu Sozialeko bokal berri moduan, Ganberak beste lau ordezkari dituen organoa alegia.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.