Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuraren laburpena (2016-02-11)

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko abe. 2a, 00:00

Geroa Baiko parlamentuko eledun Koldo Martínezek ziurtatu du  beharrezkoa dela “lagundutako suizidioa eta eutanasia erregulatzeko lege bat, eta horretarako hain zuzen ere, mugak finkatzeko eta gehiegikeriak ekiditeko”. Geroa Baik aurkeztutako mozioan Estatuko Gobernuari eskatu zaio “medikuek lagundutako suizidioa eta eutanasia arautzeko Lege bat landu eta garatu dezan”. Eledunak ere gaineratu du “bizitza eskubideari bai esatea ez dela eutanasiari ez esatea”. Ekimena Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Dugure, PSNren eta I-Eren babesa jaso du, UPN eta PPren kontrako botoekin.

Jarraian, Nafarroan Klima Aldaketari aurre egiteko Plan Estrategiko bat lantzea Nafarroako Gobernuari eskatzeko mozioa defendatu du Koldo Martínezek. Martínezek ziurtatu duenez klima aldaketaren aurrean “arrisku bat dagoela onartzea ez da nahikoa, erantzunak eman behar zaizkio ahalik eta adostasun handiagoarekin”. Parlamentuko Osoko Bilkurak UPN, PSN eta PPNren babesarekin onartu du mozioa, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos Ahal Dugu eta I-E abstentziora joz.

Bilkurak aurrera egin ahala, Isabel Aranburu parlamentariak, Nafarroako Gobernuari “lana banatzeko mekanismoak sustatzeko formulak ikertzea” eskatzeko erresoluzio bat eztabaidatu du. Aranbburuk ziurtatu du lanpostuak sortzeaz gain “hauek kalitate, berdintasun eta aukera berdintasun irizpideekin sortu behar direla” eta Nafarroako Gobernuari eskatu dio lana banatzeko formulak iker ditan. Mozioa azkenik onartua izan da Geroa Bai, EH Bildu, Podemos Ahal Dugu, PSN eta IEren babesarekin eta UPN, PSN eta PPNren abstentzioarekin.

Josefina Arregi Klinikaren lana Buruko Osasunarentzako sarean erreferentziazko moduan aldarrikatzen zuen mozioari buruz, María Solana parlamentariak Klinikaren lana aldarrikatu du, aho batez onartu den puntua gainera. Hala ere, bigarren puntua ez da onartua izan UPN eta PPNren kontrako botoekin eta Geroa Bai eta PSNren abstentzioekin, zeinak Foru Exekutiboari eskatzen zion “Klinika hitzartutako zentro izatetik zentro publiko izatera pasatzeko aukera iker zezan”; honi buruz Geroa Baiko parlamentariak argudiatu du “formula egokiena erdiesteko Departamentuaren, Zentroaren eta Fundazioaren artean elkarlan markoa sortu behar dela”. Solanak sare publikoaren aldeko apustua defendatu du, kasuz kasuko berrikusketa proposatuz eta “hortik aurrera, lehentasunekin”. Parlamentariak gainera Nafarroako Gobernua zoriondu du Ospitale Guneko sukaldeen pribatizazioa lehenera itzultzeko iragarpena dela eta.

Bere aldetik Unai Hualde Garoñako zentral nuklearra ixteko eta eraisteko mozioaren alde agertu da. Mozioa Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos Ahal Duguren, PSNren eta IEren aldeko botoekin atera da aurrera, UPNren abstentzioarekin eta PPNren kontrako botoekin. Hualde ere Uholde Arrisku Plan bat martxan jartzeko lan mahai bat sortzea Nafarroako Gobernuari eskatzeko mozioan parte hartu du. Honen gainean, Hualdek esan du gai honetan “konponketa” lanaz gain, “prebentzio” lana ere behar dela eta ziurtatu du “Komunitate Autonomoen arteko konponbide elkar banatuen planteamendua egin behar dela”. Mozioa UPN, PSN eta PPren aldeko botoekin onartu da eta IEren abstentzioarekin bai eta Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos Ahal Duguren kontrako botoekin.

 

Azkenik aho batez onartu den mozioa onartu da, Nafarroako Gobernuari eskatuz Estatuko Gobernuari eskatu diezaion Estatu mailako Trafiko Bulego Nagusi guztiak batzeko arau eta irizpideak jar ditzan. Geroa Baiko parlamentari Patxi Leuzak bere harridura agertu du gai honetan komunitateen arteko ezberdintasunak direla eta, bai eta esan du “transferitu gabeko eskumena” dela. Bestalde “irakasle ratio ez nahikoak gainditze indize txikiagoa” dakarrela salatu du ere.

Bestalde, lurralde eta hirigintza planteamenduaren informazioa eskuratzea eta herri partaidetza errazteko internet atari berri bat eraikitzea Nafarroako Gobernuari eskatzeko mozio batean, Leuzak nabarmendu du jada existitzen diren tresnak funtzionatzen jarraitzen eta “hobetzen saiatu” behar dela. Ekimena ez da onartua izan Geroa Bai, EH Bildu, Podemos Ahal Dugu eta IEren aurkako botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aldekoekin. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!