Ana Luján Geroa Baiko senatariak bi mozio aurkeztu ditu gaur goizean Senatuan, Madrilgo Gobernuari eskatuz “Estatuko Abokatutzak Nafar Gobernuaren Lan Eskaintza Publikoari jarritako helegiteak ken ditzan” eta “276/2007 Errege Dekretuaren 12 eta 16 artikuluak aldatu ditzan atzerriko hizkuntzadun irakasleen sartzea ahalbidetzeko”.
Bi ekimen hauekin, Lujánek Nafarroako autogobernua defendatzea du helburu, baina baita ere oposaketak prestatzen hilabeteak daramatzaten pertsona ororen interesak ere, haientzako helegite hau arazo larria baita. “Nafarroako Gobernuak LEPren bidez hezkuntza komunitateko beharrei erantzuna ematen die; baina UPN txapuzak lehenik, eta PPren Gobernuaren helegiteak ondoren, bere maniobra ahalmena mugatzen du”, gaineratu du.
Geroa Baiko senatariak ohartarazi du ere “Hezkuntzako funtzionarioak diren pertsonak Estatuaren menpe daudela eta, gainera, Nafarroan plaza lortu duten batzuek beste komunitateetara lekualdatzea eskatu dutela eta ez direla plaza horiek berritu”. Horregatik, lehen mozioan ere eskatzen du Madrilgo Gobernuak berritze tasa berrikus dezan, urtero, tasa horrek kontutan hartzen ez dituen mugimendu geografikoak gertatzen baitira.
Atzerriko hizkuntzadun baldintza duten plazak eskaintzeko, ingelera zehazki, 276/2007 Errege Dekretuaren aldaketa Ministerioari eskatzen dion bigarren mozioa dela eta, Geroa Baiko parlamentu taldeak proposamen hori erregistratua du jada Nafarroako Parlamentuan eta egun tramite fasean dago.
Bi ekimen hauek, Ana Lujánek Senatuan aurkeztutako lehenak alegia, hauteskunde kanpainan defendatutakoaren ildoan daude eta, Estatuan gobernu berririk ez dagoen arren, senataria jada Madrilera aldaketaren ahotsa eramateko ari da lanean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.