Minbiziaren aurkako Munduko Eguna dela eta, Geroa Baik bere babes osoa agertu nahi die gaixotasuna duten pertsona guztiei, bai eta haien senitarteko eta lagunei ere. Ez da ahaztu behar urtero milaka nafarri eragiten dion gaixotasuna dela, eta horregatik oso garrantzitsua da prebentzio eta detekzio goiztiarraren beharra azpimarratzea, posible den heinean.
Kaltetutako pertsona kopuruaren egoeraren aurrean, une hauetan 20.000 pertsona Nafarroan, AECCk bizi itxaropenaren eta ohitura osasuntsuen galeraren inguruko datu sorta bat argitaratu du hiritarrak patologia honen inguruan sentsibilizatu eta kontzientziatzeko.
Geroa Baitik, AECCk bai eta erakunde eta elkarte ezberdinek efemeride honen aitzakiarekin antolaturiko ekitaldietan parte hartzera deitu ditu hiritarrak.
Bestalde, Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak abian jarritako prebentzio eta detekzio goiztiarraren kanpainetan parte hartzearen garrantziaz kontzientziatu nagi dugu nafar gizartea. Minbizia kasu guztien heren bat gutxienez saihestu daiteke: gaixotasunaren kontrolarentzako, epe luzera dagoen estrategiarik eraginkorrena prebentzioa da.
2016ko leloa: “Guk ahal dugu. Nik ahal dut”
“Guk ahal dugu. Nik ahal dut” lelopean, Nazio Batuek azpimarratu dute 2016 hausnarketarako eta egin nahi dugunaren inguruan pentsatzeko data dela, konpromisoa hartzeko eta ekiteko.
Prebentzioa eta detekzio goiztiarra funtsezkoak dira gaixotasun honen eraginaren goratze larria gelditzeko. Kasuen %60 baino gehiago Afrikan, Asian, Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan daude. Lurralde hauek maila globalean diren heriotzen %70 erregistratzen dute, gaixotasunaren prebentzio goiztiarraren eta tratamenduak jasotzeko aukera ezagatik bereziki.
Munduko Osasun Erakundearen (MOE/OMS) azken Minbiziaren Munduko Txostenak dionez 2012an 8,2 milioi kasu berri erregistratu ziren eta zifra honek datorren bi hamarkadetan urtean 22 milioietaraino gora egitea estimatzen da.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.