Gaur Hezkuntza Kontseilari José Luis Mendozak iragarri duen ikasgelako ikasle kopuruaren txikitzearen (ratioen leheneratzea) garrantzia nabarmendu du Geroa Baik. “Murrizketa urteen ondoren, neurri hau Gobernu honek kalitatezko hezkuntza publikoaren alde egiten duenaren adibiderik garbienetakoa da, Nafarroako Parlamentuan onartu berri diren aurrekontuetan ere islatzen den moduan”, azpimarratu du María Solanak, Geroa Baiko Hezkuntza bozeramaileak. Solanak gaineratu du “leheneratzeak harekin kontratazio berriak ekarriko dituela ere, berri ona beraz hezkuntzan lanpostu suntsitzearen urteen ondoren”.
Bestalde, datorren aurre-matrikulazio kanpainaren aitzinean, GeroaBaik positiboki baloratu du “azkenean eremu ez euskalduneko sare publikoan D Eredua aukeratu nahi duten pertsonen hizkuntza eskubideak bermatuko direla, modu honetan egoera bidegabe batekin amaituz, azkenik Lege bidez bermatuz”.
Halaber, koaliziotik Alberto Catalánen (UPN) hitzak kritikatu dituzte, Departamentuak aurkeztu duen aurre izen-emate kanpaina “alderdikoia eta sektarioa” dela esan baitu. Solanak deitoratu du “Catalán jauna harritzea gurasoen eskubideak zabaltzeagatik, zeintzuek aurten euren seme alabak D Ereduan Nafarroa osoko zentro publiko batetan matrikulatzeko aukera izanen dute, non jaio diren edo non bizi diren axola gabe”.
“UPNk ratioetan leheneratzearen hasiera modu positiboan baloratu ordez matrikulazio kanpaina kritikatzeak argi frogatzen du nork egin nahi duen Hezkuntzarekin nortasun afera eta nor kezkatzen den kalitatezko irakaskuntza publikoa edukitzeko”, ziurtatu du Solanak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.