Anika Luján Nafarroako senatariak gaur azpimarratu duenez, ahal bait lehen “aurrerakoia eta lurralde aferei errespetua edukiko dien gobernu bat” espero du, estatu mailako politikaren ziurgabetasunaren aurrean. “Beharrezkoa da PPk 17 foru legeri helegitea jarri dion legegintzaldi baten ondoren, Nafarroako parlamentuko gehiengoa eta gehiengo soziala errespetatuko dituen gobernu bat, bai eta Trafikoaren edo Segurantza Sozialaren Kudeaketaren eskumen berrien eskaerari erantzuna emango diena”, azpimarratu du senatariak. Gainera, “jendarte zabalak eskatutako eta oraindik egiteko dauden erreformak aurrera aterako dituen” gobernu bat eratzea espero du, hala nola, “Lan Erreforma, Mozal Legea edo LOMCE bertan behera uzteko”.
Senatariak nabarmendu duenez “bada garaia Kongresuan ordezkaritza duten alderdi ezberdinek haien posizioak argi eta garbi definitzeko eta programa eta politika zehatzen inguruan hitz egiten hasteko”. “Funtzioetan dagoen gobernuarekin dirauen egun bakoitza, egun galdua da”, azpimarratu du Lujánek, “Nafarroak Ferrazekin izan dituen esperientzia txarrak” gogora ekarriz: “Nafarroak estatu mailara Abuztukadaren ideia edo Martxokadarena ez esportatzea espero dut estatu mailan Otsailakada bat edo Martxokada bi bat ez edukitzeko gobernu eraketa gehiago luzatzen bada.
Senatuan bere lanari buruz, Lujánek azaldu du Talde Mistoan sartu dela eta bere eskariak helarazi nahi dizkion gizarte agente, kolektibo eta erakunde guztiekin lanean aritzeko jarrera agertu du, horretarako bere helbide elektronikoa eskainiz ana.lujan@senado.es. “Lanean aritzeko ditudan helburuak honakoak dira: aldaketaren ahotsa Madrilera eraman, Nafarroako autogobernua defendatu eta gizarte politiken azken legegintzaldian zehar pairatu duten inboluzioa bertan behera uztekolan egitea”, amaitu du.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.