Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuraren laburpena (2016-01-21)

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko urt. 21a, 00:00

Geroa Baiko bozeramaile Koldo Martínezek bere elkartasuna adierazi die koalizioaren izenean TRWko langileei osoko bilkura hasi baino minutu batzuk lehenago. Oso bilkura jarraitzeko helburuz, Nafarroako Gobernuari kontrol Bilkura alegia, langile talde bat Parlamentuko atari aurrean bildu da.

Behin osoko bilkura hasita, Uxue Barkos lehendakariak Gobernuaren elkartasuna helarazi die langileei bai eta Foru Exekutiboaren nahia haiekin elkartzeko. Gai honen inguruan, Garapen Ekonomikorako Lehendakari orde Manu Ayerdikziurtatu duenez “zorroztasunez lanean jarraituko dugu, analisi juridiko eta ekonomikoekin enpresa proiektu honek Nafarroan jarraitzeko eta enpleguaren aldetik egoera onenetan egin dezan”.

Nafarroako Unibertsitatea Klinikarekin kontratua ez berriztatzea dela eta, Uxue Barkos lehendakariak “zorroztasuna” eskatu dio PPNrieta gogorarazi dio “kontratua behin amaituta ezin dela berritu”; gainera, ziurtatu duenez berdintasun printzipioarekin aurrez aurre egiten du talka. Itxarote zerrendak direla eta, Uxue Barkosek UPNri eskatu dio ez ditzala datuak “maltzurkeriaz” erabili eta ez ditzala bere adierazpenak testuinguruz atera. 

CUNekin kontratua dela eta, parlamentuko eledun Koldo Martínezek berriro esan du “Geroa Baitik justizia, berdintasunezko tratua, berdintasuna eta nafar guztion diruaren erabilera zuzena defendatzen jarraituko dugula, denon osasun arreta bultzatzeko eta ez batzuen onuran bakarrik”. 

LEP dela eta, Barkosek gogorarazi du erregionalistek 2011n bat aurkeztu zutela eta ez zutela gaztelaniazko plaza bakar bat ere eskaini, ingelerazko 50 plaza haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan eta euskarazko 30 baizik.

Vianako Printzea Saria dela eta, Nafarroako Exekutiboko buruak berretsi du “sari baten maila sarituaren mailak ematen duela” eta, zentzu horretan, azpimarratu du “aro berri bat ireki  dela”. 

Gainera, bi interpelazio eztabaidatu dira, lehena Izquierda Ezkerrarena Ekonomia Garapenerako Sailaren politika orokorraren inguruan Nafarroarentzako trenbide eredua dela eta. Manu Ayerdik nabarmendu duenez “Kantauri-Mediterraneo igarobidea zeharo interesgarria da Nafarroarentzako” eta mistoa izan behar du, bidaiari eta bereziki merkantzientzako, Koldo Martínezek azpimarratu duen ideia bera, nabarmenduz “Geroa Baik gainontzeko Europarekin integratzeko trenbide eredu batengan sinesten duela”, bai eta “trenbide mapa arrazional, zentzudun, optimo eta arrazoizko batean”. 

Prestazio Handiko Trenaren egindako lanak direla eta Sustapen Ministerioari 30 milioi euro eskatzea dela eta, Ayerdik azpimarratu du “ez dagoela arrazoi juridikorik” eta Geroa Baiko parlamentari Patxi Leuzak amaitu du esanez ordaintzearen atzerapenarekin “PPk Nafarroa zigortu nahi duela”. 

Ordainsariak direla eta politika orokorraren inguruan UPNk aurkeztutako bigarren interpelazioan, Geroa Baiko parlamentari Virginia Alemánek nabarmendu du jarrera zentzuduna mantenduko dela eta adostasun zabalenetik jardungo dela, nahiz eta ziurtatu “ez zaizkigulaordainsari zuzenak gustatzen ez eta itzalpeko ordainsariak”, UPNk erabili zituenak eta “urte luzez ordaindu beharko ditugunak”. Azkenik nabarmendu du errepideen afera “zentzuz, seriotasunez eta jasangarritasun eta berdintasun printzipioekin analizatu beharko dela; diru sarrera ziurtatuz eta juridikoki posible diren eta aurrekontuekin ordain daitezkeen beste aukerak miatuz.

Bilerak aurrera egin ahala, Maria Solana parlamentariak Gobernu Zentralak eskuin muturreko edo funtzionarioen Biktimen Foru Legeari jarritako inkonstituzionalitate helegitea gaitzetsi du, “egia, justizia eta biktima guztien ordaina” eskatuz. 

Azkenik, Consuelo Satrustegi parlamentariak San Francisco Liburutegiaren kudeaketarakoNafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak sinatutako Hitzarmena balioetsi du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!