Goiz honetan, Parlamentuko Osoko Bilkuraren aurreko agerraldian Geroa Baiko bozeramaile Koldo Martinezek Nafarroako Gobernuak Nafarroako Unibertsitatea Klinikarekin duen kontratua ez berritzearen inguruan aritu da, esanez “erabakia irizpide juridiko, berdintasunezko eta ekonomikoak medio izan dela”, ziurtatu duenez “Osasunbideak merkeagoa baita”.
Gainera, osoko bilkurak Merkataritza eta Inbertsioaren Akordio Transatlantikoari buruzko PPNren mozioa eztabaidatu du, non Geroa Baiko parlamentari Virginia Alemanek zuhurtzia eskatu duen akordio horren aurreko jarrera hartzerako orduan, nabarmenduz “sekretuegia, ilunegia, konplexuegia eta arriskutsuegia dela oraindik”.
Bestalde Patxi Leuzak Magnesitas de Navarra proiektuaren inguruan esan du “garrantzitsua dela nabarmentzea ingurumen talka arazo bat dagoela”, eta horren aurka egiten duten txosten negatiboak “tinkoak eta inpartzialak” direla.
Osoko Bilkuran koalizioko parlamentari Maria Solanak Oroimen historikoaren esparruan ematen diren ekintzen aldeko mozioa defendatu du. Solanak kritikatu du Alderdi Popularrak sentsibilitate eza eduki duela “oroimen historikoa berreskuratzen jarraitzeko eta sinbolo frankistak kentzeko”.
Goiz honetan ere beste mozio bat eztabaidatu da Estatuko Gobernuari eskatuz Europara Ekialde Ertainetik datozen errefuxiatuen babes eskaeren prozesua azkartzeko. Horri buruz, Consuelo Satrustegik Alderdi Popularraren gobernuaren ekintza eza kritikatu du, deitoratuz “Espainiako mugak errefuxiatu askoren ametsak zapuzten” dituela, aldi berean goraipatuz Nafarroako Gobernuak pertsona hauei babesa emateko erakutsi duen jarrera.
Ondoren, prozedimendu penaletan inputaturik dauden pertsonen agerraldiak ez eskatzeko UPNk aurkeztu duen mozioa dela eta, Isabel Aranburuk hiritarren errugabetasun presuntzioa aldarrikatu du “une orotan bere eskubide zibilak defendatuz”, eta estatuko judikaturaren politizazioa kritikatu du politika-ustelkeria dela eta edo ideien kriminalizazioa, alderdien ilegalizazioa eta epai politikoak direla eta.
Azkenik, Unai Hualdek Sakanarekiko Nafarroako Gobernuaren konpromisoa azpimarratu du, eskualdeko garapen sozioekonomikorako 250.000 euroko txertatzea bezalako ekimenekin.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.