Ana Lujánek (Geroa Bai) "Nafarroa anitzaren, aurrerakoiaren eta akordioetara iristeko gai denaren ahotsa" eramango du Madrilera

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko aza. 1a, 00:00

Ana Luján Martínez (Geroa Bai) Cambio-Aldaketaren Senaturako hautagai izan zenak senatari kargua hartuko du datorren asteazkenean, urtarrilak 13.

Politikan bere lehen esperientzia izango den honetan,  “Nafarroa anitz, aurrerakoi, euskaldun eta adostasunetara iristeko beharra duenaren ahotsa” Madrilera eramateko konpromisoa hartu du Lujánek. “Foru Komunitatean gertatu den aldaketa, lurralde Ganbera horretara iritsi behar da”, azpimarratu du Lujánek.

“Garrantzitsua da beti entzun den ahotsaren ezberdina den ahots nafar baten presentzia edukitzea Senatuak. Goi Ganbera honetan ematen den Nafarroaren irudia aldatzea gustatuko litzaidake”, adierazi du senatariak, “Senatuaren ospe txarreko” irudia aldatzeko lanean arituko dela ere esanez. “Eduki beharko lukeen balioa eta erabilera ematea gustatuko litzaidake. Bere eginkizuna berrikusi behar da eta lurralde ordezkaritzako Ganbera moduan indartzeko lan egin nahiko nuke”, azaldu du.

Lujánek Senatuan egingo duen lanak Nafarroako Gobernuaren Programa Akordioa izango du ardatz nagusi moduan: gizarte politiken defentsa, oroimen historiko barneratzaile bat eraiki eta ustelkeriaren aurka borroka egin, besteak beste.

Zentzu honetan, Lujánen lan ildo nagusietako bat Nafarroaren autogobernuaren defentsa izango da. Gainera, Anika Lujánek gogorarazi du “PPk Kongresurako bozen %27 lortu duen hauteskundeetan, Senatuan gehiengo oso moduan adierazi da, eta lanaren bidez, elkar hitz eginez eta bereziki nafar hiritarren interesak defendatuz egingo diogu aurre”.

Azkenik, senatari berriak autonomia-senatariarekin elkarlanean aritzea espero du ere, Idoia Villanueva alegia, bai eta horrela nahi duten gizarte mugimenduen ekimenak Senatura eraman.

Orain 46 urte Tuteran jaioa, Fontellaseko Argia ikastolako zuzendari izan da 2009tik pasa den irailera arte. Hezkuntza zentro honetan 2000 urteaz geroztik egin du lan. Irakaslea eta Historian lizentziaduna da.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!