Batzuek "kanpainan egoteagatik" autogobernuaren inguruko bere diskurtsoa aldatu dutela salatu du Martínezek

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko abe. 17a, 00:00

Koldo Martínez, Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak, datorren legegintzaldian foru autogobernua egongo den arriskuaren inguruko bere koalizioaren kezka nagusiak adierazi ditu ostegun honetan prentsaurrekoan.

Martínezek esan duenez, gizarte politiken inguruko bere proposamenak, aken egunotan azaldu dituenak, “PPren legeek azken lau urteotan kendutako eskubideak itzultzean” datzate Madrilen; eta Nafarroan, autogobernua mantentzean eta hitzarmena gaizki ez bernegoziatzean.

“Gure autogobernua eta gure hitzarmena behar ditugu nahi ditugun eta une honetan behar ditugun gizarte politikak egin ahal izateko”, azpimarratu du Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak, gaineratuz: “zerbitzu hobeak emateko, esfortzua berriro berinbertitzeko, Jusitizia Sozialaren alde egiteko, eskuineko politikek atzean utzi dituztenak erreskatatzeko nahi dugu autogobernua”.

Autogobernuari buruz, kanpainan “esan ohi zutenaren aurkakoa esaten tematu diren” alderdiak kritikatu ditu Martínezek. Horrela, esan du, “autogobernua PPk defendatu du, 4 urtetan Konstituzionalean 16 lege nafarri helegitea jarri dituelarik; autogobernua Susana Díaz edo Ximo Puigen alderdiak defendatu du, nafarrok gehiago ordaindu behar dugula esan zuelarik orain hilabete baino gutxiago; eta autogobernua maiatzean harekin amaitu behar zela zioenak ere defendatu du, Ciudadanos. Orain 7 hilabete kanpaina honetan diotenaren aurkakoa  esaten zuten”, gogora ekarri du.

Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak aipatu du Geroa Baik autogobernuarekiko duen ekiteak ez duela ikustekorik “autodeterminazioarekin edo independentziarekin”. “Bizitzen ari garen egoera sozial honekin, txirotasun edo baztertze sozialaren arriskuan Nafarroan dauden 93.000 pertsona dituen krisialdi honen bortizkeriarekin… pertsonak horiek defendatzeko nahi dugu autogobernua”, nabarmendu du Martínezek.

 

Martínezek hainbat zifra azpimarratu ditu Nafarroak legegintzaldi honetan pairatu duen finantzaketa ahalmenaren galera dela eta. “Lau urtetan 771 milioi euroko finantzaketa ahamena galdu dugu. Estatuari 236 milioi ordaintzetik 585 milioi ordaintzera pasa baikara. Zorraren interesa aldi honetan 41 milioitik 107ra pasa da. Eta egoera hau osatzeko, 135 artikuluaren aldaketarekin onartzen den defizita mugatzen da”.

Zentzu horretan, “soziala indartuko duen hobekuntza fiskala” defendatu du, bai eta ziurtatu  Geroa Bai ez dagoela prest hitzarmena berrikustera, Estatuari “harren bakar bat gehiago ordaintzea” onartuz. “Hamarren bat 60 milioi euro dira. Menpekotasunari laguntzak estaltzeko behar dugunaren ia erdia da. Ospitaleetan oheak dira, osasun zentroetan medikuak, irakasleak, enplegua… 60 milioi euro milioi asko dira galtzen uzteko”, hausnartu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!