Koldo Martínez (Geroa Bai): “Gure autogobernua jokoan da, eta harekin, gure lurraldea egituratzeko ahalmena”

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko abe. 16a, 00:00

Koldo Martínez, Geroa Baiko alkate eta zinegotzi ugarirekin elkartu ondoren, datozen hauteskunde orokorren garrantzia nabarmendu du “Nafarroako hiri eta herri bakoitzarentzat”. “Datorren legegintzaldian jokoan da gure autogobernua, sozialak izateko gure ahalmena, gure lehentasunak aukeratzekoa, enpleguaren alde egitekoak, justiziaren alde eta gure lurraldea egituratzekoa, eta horrek nafar udalerri guztiengan du eragina”, adierazi du.

“Nafarroako herri bakoitzak bere etorkizunarekin zita bat dauka igande honetan. Madriletik ere pasatzen den etorkizuna, nahiz eta paradoxikoki gure erabakiak Nafarroan hartzen jarraitu nahi dugun”, nabarmendu du Martínezek, alkate eta zinegotzi hauek euren udalerrietan egiten duten lana baloratuz: “emakume eta gizonezko hauen lanak, politikagintzak eskatzen duen hurbiltasun eta gardentasun kontzeptuen gida izan behar dute”.

Kongresurako Geroa Baiko hautagaiak azken legegintzaldi hau tokiko erakundeentzako suposatu duen atzerakada kritikatu du: “ Rajoyren Gobernuak Udal hauek austeritate hutsera eraman ditu. 2013an tokiko administraritza arrazionalizatzeko legea atera zuen, murrizketez hitzegiteko modu sotila, bai eta inbertsio garrantzitsuak egiteko edo enplegua sortzeko aukera ezaz”. Horregatik, koalizio nafarrak, Madrilen lege hau bertan behera uzteko gehitzeko konpromisoa hartu du, Aurrekontuen Egonkortasun Legea alegia, eta Konstituzioaren 135 artikulua aldatzeko.

Martínezek azaldu dituen beste neurrietako batzuk, administraritza gardenagoa izatearen beharretik abiatzen dira, azaldu duenez. “Programa oinarrietan Gardentasunaren inguruko hamarnaka neurri sartu ditugu. Herri kontsultetan sinesmena dugu, kontsulta erreferendum lotesleetan eta aurrekontu parte hartzaileetan. Eta benetako Gobernu Irekian sinesmena dugu ere. Ez Nafarroan PSNk onartutako legea bezalakoetan, erdizka eginikoa eta paradoxikoki oposizioaren neurri bakar bat ere onartu gabe”, azpimarratu du.

Horrela, Kongresurako Geroa Baiko hautagaiak Gardentasunaren eta Sekretu Ofizialen legeetan aldaketak proposatu ditu, bai eta sektore publikoko kontratuen legean, merkataritza erregistroko datuen argitaratzea eta alderdi politikoetan gardentasun gehiago lortzeko neurriak edota “ate birakariak” deiturikoenetan. “Geroa Bain ez dugu barnean hauteskunde papeleta bat ez duten gutunazaletan sinesmenik. Ez dakigu UPNk honi buruz zer pentsatzen duen, baina badakigu bere kide PPk zer egin duen” amaitu du Martínezek.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!