Diputatuen Kongresura Geroa Bairen zerrendaburu Koldo Martínezek zaleekin elkarretaratzea egin du berriro, gaurkoan Eguesibarren. Martínezek adierazi duenez, “legegintzaldi honetan gizarte barneratzailea eta sozialarekiko arduratsua izatea dago jokoan”.
“Legegintzaldi honetan jokoan ditugu Nafarroa egituratuko duen enplegua sortzen jarraitzeko tresnak; ospitale hobeen alde egin ahal izateko tresnak, eskola hobeen alde, etxebizitza politika eraginkor baten alde; garena izaten jarraitzeko gure tresnak jokoan ditugu”, laburbildu du.
Koldo Martínezek bere koalizioak egiten duena nabarmendu du, “Nafarroa defendatu du, defendatzen du eta defendatuko du” argitu baitu: “Uxue Barkos eta Bixente Serranoren eskutik defendatu du Madrilen; defendatzen du Nafarroa Osoaren Gobernu Sozial honekin… eta Madrilen defendatzen jarraituko du”, azpimarratu du. Eta jarrera hau beste alderdiekin kontrajarri du, “ez baitute Nafarroa defendatu, ez dute defendatzen eta ez baitute defendatuko”.
Ildo honetan, UPN kritikatu du, Martinezen hitzetan “kontraforu bat onartu duen” alderdia baita (horrela izan daiteke Nafarroarentzat, esan du, Konstituzioaren 135 artikuluaren erreforma), “gure udalen eskumenen murrizketa, Estatuarekin negoziaketa txar bat eta hamarkadetan interesak ordaindu beharreko itzalpeko bidesariak”.
Koldo Martínezen hitzetan, horrelako jarrerek ez dute ezertarako balio datorren legegintzaldian: “Inori lotuta egon gabe Madrilen negoziatzea beharrezkoa da. Ez Ferrazi lotuta, ezta Genovari ere” ez eta “gure hitzarmenari buruz ezer ere ez dakiten” alderdiei ere, azpimarratu du. Zentzu honetan Martínezek nabarmendu du “hau guztia hoberen defendatu dezakeena Geroa Bai dela”, ziurtatu duenez Nafarroako “Gobernu honetan ardura zentrala baitu”. Martinezek behin baino gehiagotan esan du Geroa Bai dela igandean aurkezten diren indarretatik bere erabakiak Nafarroan hartzen dituen bakarra.
Martínez eserlekuak banatzeko sistema aipatu du ere eta gogora arazi du “hauteskunde hauetan, Nafarroan ez dugula Gobernuko presidentea aukeratzen, Komunitate honen ahotsa izan behar duten” bost pertsona baizik. “Madrilera gure autogobernua eta gure hitzarmena ukitzen ez direla ziur dagoen ahotsa, sozialaren alde egiten jarraitzea ahalbidetzen digun tresna baitira”, azpimarratu du.
Koldo Martínezek gogora arazi du, hauteskunde mota dela eta, “eserlekurik lortuko ez duen boto bakoitzak… ez duela Gobernuko presidente bakar baten mesedetan egingo”, baina “ez duela Nafarroarenean egingo ere”. Horregatik, Martínezen hitzetan, “hemen eserlekua lortuko ez duen bakoitza gure autogobernua murriztu nahi dutenen aldekoa izango da”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.