Geroa Baik “oroimen barneratzailearen” aldeko apustua egin du elkarbizitzan aurrera egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko abe. 14a, 00:00

Koldo Martínez, Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak nabarmendu duenez, gizarteak elkarbizitzaren bidetik egin dezake bakarrik aurrera “oroimen barneratzailearen bidez, bortizkeria politikoaren biktima guztien oroimena barne hartzen duen oroimen historikoaren ikuspuntua duena, 1936tik gaur egun arte”.

Prentsaurrekoan, Martínezek gogora arazi du oroimena eta elkarbizitza Geroa Baik datozen hauteskunde orokorretara daraman proposamen politikoaren funtsezko zutabea dela, autogobernuarekin, gizarte politikekin, demokraziarekin eta gardentasunarekin batera. “Lau zutabe horientzako azken legegintzaldia oso kaltegarria dela deritzogu. Gaur, oroimenaren inguruan hitzegitea dagokigunez, elkarrizketa ezak, paktuen politika ezak eta horren ordez gehiengo osoaren arrabolaren politika ezarri izanak haserrea eta gizartean amildegiak sortu dituela esan beharra dago”, nabarmendu du Martínezek.

Zentzu honetan, Martínezek Geroa Bairen konpromisoa ekarri du gogora, “politikagintzan etikatik, bestearen iritziari begirunetik eta elkarrizketa eta paktuaren kulturan” lan egiteko. “Denon ahotsa Madrilera eramateko lekukoa eman didanak, Uxue Barkosek, Geroa Baik ildo positibo horretan, gehikuntzan eta akordioan lan egiteko duen gaitasuna frogatu du”, gaineratu du Martínezek.

Kongresura nafar koalizioaren hautagaiak Geroa Baik “edozein bortizkeria mota, datorrela datorren tokitik” gaitzesten duela berretsi du, bai eta ziurtatu elkarbizitzaren bidetik bakarrik egin daitekeela aurrea, “gizarteak zauriak ixtean bere oroimen kolektiboaren hausnarketa aitorpen kritikoaren bidez”. “Ezin ditugu kolore politikoak ezberdindu giza draman. Drama horien iturriak ezberdindu ditzakegu bai eta haien jatorria, baina ezin diogu inori ukatu oroimena ez eta bere minagatik elkartasun argiena”, azaldu du.

Martínez, horrela, Geroa Baik datozen hauteskundeetara aurkezten dituen proposamenetako batzuk aurkeztu ditu, hala nola Hezkuntzan formakuntza programen barneratzea Oroimen Demokratikoan eta Bakerako Hezkuntzan; Estatuan egin diren krimen politiko guztien aginte katea ikertzeko aukera; edo egiarako, justiziarako, barkamenerako eta bortizkeria berriro ez gertatzeko eskubidearen aitorpena biktima guztientzat”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!